Ohiko galderak (FAQ)
Galdera orokorrak
-
Zer da METAPOSTA?
METAPOSTA komunikazio kanal pribatu eta segurua da, postontzi digitalaren kontzeptuan oinarritua.
Postontzira oso erraz sartzen da nabigatzaile baten bidez edo METAPOSTA doako aplikazioaren bidez.
METAPOSTA herritarrentzat zein erakundeentzat pentsatuta dago, eta datu pertsonalak babesteari buruzko legeria guztia betetzen du.
METAPOSTAn, halaber, dokumentu digitalizatuak jaso ditzakezu igorle batzuengandik, hala nola zenbait finantza erakunderengandik (Laboral Kutxa, Kutxabank) edo zenbait etxebizitzetako hornitzailerengandik (Amvisa, Bilboko Ur Partzuergoa).
METAPOSTAk aukera ematen du, baita ere, interes pertsonaleko dokumentuak igotzeko eta elektronikoki sinatzeko, Administrazioaren aurrean legezko balioa emanda. Zure postontzira igotzen dituzun dokumentuetarako, 1 GB-eko doako espazioa daukazu.
METAPOSTAn artxibatutako dokumentu guztiak edonondik eta edonoiz eskura daitezke. -
METAPOSTAn alta hartu nahi dut. Zer egin behar dut?
METAPOSTAn alta eman nahi baduzu, klika ezazu esteka honetan:
https://www.metaposta.com/eu/erregistroa
-
IT TXARTELA: ¿Cómo recupero mis certificados IT TXARTELA obtenidos antes de darme de alta en el buzón de METAPOSTA?
METAPOSTAko zure postontzi digitala sortu eta Tecnalia – IT TXARTELAren igorleari harpidetu ondoren, 24/48 orduko epean jaso beharko dituzu harpidetza hori baino lehen lortutako ziurtagiri guztiak.
Hala ez bada, jar zaitez harremanetan gure Erabiltzailearen Arreta Zentroarekin. -
METAPOSTAn kontu bat baino gehiago izan al ditzaket?
Ez. NAN, AIZ, pasaporte edo IFK bakoitzak METAPOSTA postontzi bakarra izan dezake.
-
METAPOSTA postontzia versus METABOX postontzia
1- METAPOSTA postontzia
1.a- Zuzenean METAPOSTArekin sortzen duzu, dela gure webgunearen bidez, dela KZguneen bidez.
1.b- Aktibo dauden eta zurekin harremanen bat duten igorleekin (finantza erakundeak, oinarrizko zerbitzuen hornitzaileak...) harpidetzeko aukera ematen dizu.
1.c- Zure dokumentazioa gordetzeko aukera ematen dizu (gehienez 1 GB).
2- METBOX postontzia
2.a- Zurekin kontratu harremana duen enpresak edo erakundeak (zu haren enplegatua, bazkidea... izanik) sortzen du.
2.b- Enpresa edo erakunde horri aukera ematen dio dokumentazio digitala zure postontzi berrian entregatzeko, edo dokumentu horietakoren batean zure sinadura digitala gailu mugikor batetik jasotzeko.
2.c- Dokumentazioa jaso dezakezu soilik, hasieran zure METBOX postontzi sortu duen igorlearengandik, ondoren zurekin kontratu harremanen bat duten eta harpidetzen zaituzten beste igorle batzuetatik.
2.d- Ez dizu aukerarik ematen zure dokumentazioa igotzeko.
2.e- Zure METABOX postontzi METAPOSTA bihur dezakezu postontzitik bertatik.
-
Adingabeek kontrata al dezakete METAPOSTA?
Bai, baldin baliozko identifikazio agiriren bat badute (adibidez, NANa).
-
Atzerritarrek kontrata al dezakete METAPOSTA?
Bai, baldin beren nortasuna frogatzeko behar bezalako identifikazio balioduna badute (adibidez, AIZ).
-
AIZ-NAN: nire AIZ postontzia NAN postontzi bihurtzea
Baldin dagoeneko AIZ bati lotutako METAPOSTA postontzia baduzu eta NANa lortu baduzu, eta zure postontzia NAN berriarekin lotu nahi baduzu, kontuan izan itzazu alderdi hauek:
1- Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin harremanetan jarri behar duzu izapide hori egiteko, soilik haren bidez egin ahal izango baituzu: https://www.metaposta.com/es/contacto
https://www.metaposta.com/eu/Kontaktua
2- Helburua da erabiltzaile bakoitzak METAPOSTA postontzi bakarra izatea, dokumentazio garrantzitsu guztia gordetzeko.
3- Lehendabizi, deskarga ezazu AIZri lotutako zure postontzian duzun dokumentazio guztia, gero NANari lotutako postontzira kargatu ahal izateko.
4- Igorleak: NANari lotutako postontzia berriro harpidetu beharko zaie AIZri lotutako postontzia sinatuta zegoen igorleei.
5- METAPOSTA postontzia versus METABOX postontzia: bi kasuetan, prozesua desberdina da (ikus, maiz egindako galderatan, «METAPOSTA postontzia versus METABOX postontzia»).
-
Alda dezaket nire postontzi digitalaren hasierako konfigurazioa?
Bai, «Konfiguratu nire kontua» ataletik, nire datu pertsonalak gehitu, ezabatu edo aldatu ditzaket, bai eta pasahitza aldatu ere.
-
METAPOSTAk zenbateko edukiera du biltegiratzeko?
METAPOSTAk mugarik gabeko edukiera izango du atxikitako enpresek bidalitako dokumentuak biltegiratzeko garaian. Zuk igotako dokumentuei dagokienez, gehienez ere 1GB gorde ahal izango dituzu. Haunditu nahi baduzu, mesedez deitu: 943 000 833 edo bidali mezu bat: metaposta@metaposta.com
-
METAPOSTAn biltegiratutako dokumentuek ba al dute lege-baliorik?
Bai, METAPOSTAk legezko froga-balioa du, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aplikatzen zaien entitate guztientzat; lege hori nahitaez beste behar dute administrazio publikoek eta lege hori onartuta duten enpresa pribatu guztiek. Erabiltzaileei eta 11/2007 legea aplikatzen zaien entitateei dagokienez, METAPOSTAn gertatzen den oro legez baliozkoa da eta legezko froga edo erreferentzia gisa erabil daiteke.
-
METAPOSTAko nire postontzia beste pertsona batzuekin konparti al dezaket?
Bai, egin daiteke, METAPOSTA postontzien artean dokumentazioa partekatuz, betiere.
-
Aplikazioa: dokumentua atzitzean, zein da aplikazioaren «Balidatu» botoiaren funtzioa?
«Balidatu» botoiak dokumentuan erabili diren sinaduren baliozkotasuna egiaztatzen du, Izenpe zerbitzuaren bidez.
Web postontzian «Sinaduren zerrenda» fitxan sartzen zarenean bezala da.
-
Zenbateko kostua izango du zerbitzuak, kontratatuz gero?
Postontzi digital baten alta eta mantentzea doakoa da. Erabiltzaileak postontzira igotzen dituen dokumentuak biltegiratzea ere doakoa da 1 GB-era arte.
-
METAPOSTAn sartzeko nire gakoak ahaztu zaizkit-galdu ditut. Zer egin behar dut?
Zure NAN (edo AIZ) zenbakia eskatzen dizun pantailara eramango zaitu. Hor, «EZ NAIZ ROBOT BAT» laukitxoan klikatuta, pasahitza berreskuratzeko mezu elektroniko bat bidaliko zaizu; eta, horren bidez, nahi duzun pasahitza sartu ahal izango duzu.
Badago tarteko urrats bat, non eskatuko zaizun egiazta dezazun mezu hori jasoko duen helbide elektronikoa zuzena dela eta helbide horretara sar zaitezkeela.
METAPOSTA aplikaziotik ere egin daiteke prozesu hori.
Gogoan izan ezazu: pasahitz berriak 8 digitu izan behar ditu gutxienez, eta letrak eta zenbakiak izan behar ditu.
-
PASAHITZA: pasahitza berreskuratu nahi dut, eta horri lotutako helbide elektronikorik ez dudala esan dit.
Jar zaitez harremanetan Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin:
-
PASAHITZA: nire pasahitza berriz sortzeko mezu elektronikoa eskatu dut, eta ez zait iristen
Egiazta ezazu ez zarela iritsi zure SPAM karpetara edo nahi ez duzun postaren karpetara.
Egiazta ezazu zure postontziari lotutako helbide elektronikoa zuzena dela.
Eta SPAM karpetan ez badago eta zure helbide elektronikoa zuzena bada, jarri harremanetan Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin:
-
Zenbat denboraz egongo dira nire dokumentuak METAPOSTAn gordeta?
METAPOSTAko zure dokumentuak ez dira inoiz ezabatuko. Betiko biltegiratuta egongo dira, kontsultak eta gestioak egiteko.
-
IGORLEAK: Nola harpidetuko ditut igorle berriak?
Nire postontziko «Igorleleak» aukeratik, dagoeneko harpidetuta ditudan igorleak ezagutu ditzaket, bai eta igorleak bilatu eta harpidetu ere, haien dokumentuak jaso ahal izateko.
-
IGORLEAK: Zein igorle daude aktibo?
Ondorengo erakunde hauetatik jaso ahal izango dituzu fakturak eta komunikazioak modu erraz eta seguruan:
-
Zer gertatuko da nire dokumentuekin igorri dituen entitate atxikiaren bezero izateari uzten badiot?
Zure postontzian entregatutako dokumentuak hortxe geratuko dira betiko, edo zuk ezabatu arte. Logikari jarraiki, eta jada ez zarenez entitatearen bezero, ez duzu haren dokumentu gehiago jasoko zure postontzian.
-
Enpresa bat naiz, eta METAPOSTAn alta eman nahi dut. Zer egin behar dut?
METAPOSTAko igorle gisa alta eman nahi baduzu, klika ezazu esteka honetan:
https://empresa.metaposta.com/eu/demo-eskaera/
-
SINADURA: Mezu bat jaso dut, eta esan dit dokumentu bat dudala sinatzeko, eta ez dakit nola egin.
Jaso duzun SMSan edo mezu elektronikoan datorren estekan klikatu beharko duzu, eta METAPOSTA postontzian sartzeko erabiltzen duzun erabiltzaile eta pasahitz berekin identifikatu. Datu horietakoren bat gogoratzen ez baduzu, jar zaitez harremanetan Erabiltzailearen Arretarako Zentroarekin:
https://www.metaposta.com/eu/Kontaktua
METAFIRMA izeneko «sinadura karpeta» moduko gune batera sartuko zara. Hor sartutakoan, sinatzeko prozedura aldatu egiten da, jaso beharreko sinadura zein den: sinadura aurreratua edo oinarrizkoa.
Bi kasuetan nola jokatu jakiteko, klika ezazu ondorengo web orri honetan eskaintzen dizkizugun sinadura oinarrizko eta aurreratuko bideo tutorialetan: https://www.metaposta.com/es/firma-de-documentos
-
METAPOSTAN baja emateko, nahi dudanean egin dezaket edo iraupenaldi jakin bat bete behar dut?
Bai, nahi duzunean eman dezakezu baja, ez baitago METAPOSTAn iraun beharreko aldirik.
METAPOSTAn baja ematen duzunean, zure postontzian dauden dokumentu guztiak ezabatuko dira. Mantendu nahi badituzu, kopia bat egin beharko duzu kontua ezabatu aurretik.
-
METAPOSTAn baja eman nahi dut. Zer egin behar dut?
METAPOSTAn baja emateko, METAPOSTA, S.A.ren egoitzan errebokazio-eskaera aurkeztu behar da, honako datu hauek bilduz:
- Kontuaren titularraren nortasuna.
- Baja eskatzen duenarekin harremanetan jartzeko informazioa.
Kontu eta Zerbitzuen Jardunbideen Deklarazioan eta METAPOSTA, S.A.n ezarritako betekizunen arabera autentifikatuko da eskaera, eta autentifikatu ostean, baja emango zaio.
Baja-eskaera autentifikatua eta errebokazioa justifikatzen duen informazio guztia erregistratu eta artxibatu egingo da.
Errebokazioa titularra ez den beste norbaitek eskatuz gero, METAPOSTA, S.A.k baja-eskaeraren berri emango dio kontuaren titularrari, baita arrazoiaren berri ere. METAPOSTA, S.A.k ezin izango du berriz aktibatu baja emanda dagoen konturik.
Helbidea:
METAPOSTA, S.A.
Arabako Teknologia Parkea
Albert Einstein etorbidea, 44 - E6 eraikina - Beheko solairua
Miñano Goien - 01510 Vitoria-GasteizEmaila: lopd@metaposta.com
-
Eta maiz egiten diren galderen atal honetan nire zalantza argitu ez badut, nola argitu dezaket?
Deitu edo idatzi METAPOSTAren Erabiltzailearen Arretarako Zentrora (EAZ). Lanegunetan, 9:00etatik 19:00etara. Erabiltzailearen Arretarako Zentroari buruzko informazio gehiago.