Lege-oharra
LEGE-INFORMAZIOA
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen duenez, informazioaren gizartearen zerbitzuen emaileak baliabide jakin batzuen jabe izan beharko du, zerbitzuaren hartzaileek zein eskumeneko organoek, baliabide elektronikoak erabiliz, informazio honetan etengabe, erraz, zuzenean eta doan sartzeko aukera izan dezaten:
Domeinuaren izena: www.metaposta.com
e-maila: metaposta@metaposta.com
Jabea: METAPOSTA, SA; helbide soziala: Miñao, Gasteiz (Araba), Arabako Parke Teknologikoa, Albert Einstein 44, E-6 eraikina, behea; Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.464 tomoa, 203. folioa, VI-14.989 orria; IFK: A-01473289 (hemendik aurrera, “METAPOSTA”).
ERABILERA-BALDINTZAK
Eremua, xedea eta norainokoa
Xedapen hauek (hemendik aurrera, “ERABILERA-BALDINTZAK”) arautzen dituzte METAPOSTAk www.metaposta.com domeinuaren bitartez Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen webgunean (hemendik aurrera, “WEBGUNEA”) sartzeko eta webgune hori erabiltzeko baldintzak.
Aurrekoa gorabehera, WEBGUNEAREN bitartez METAPOSTAK ERABILTZAILEAREN eskura jartzen dituen eduki jakin batzuetan sartzea eta zerbitzu batzuk (hemendik aurrera, “METAPOSTA ZERBITZUAK”) erabiltzea baldintza partikular jakin batzuen mendean egon daitezke (hemendik aurrera, “BALDINTZA PARTIKULARRAK”), kasuan kasu honako ERABILERA-BALDINTZA hauek ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituztenak, eta, kontraesanik izanez gero, lehentasuna izango dutenak. BALDINTZA PARTIKULAR horiek aplikatu behar direnean, ERABILTZAILEEN eskura egongo dira WEBGUNEAN eta/edo dagozkien METAPOSTA ZERBITZUEN eremu funtzionaletan.
Horren ondorioz, eduki horietan sartu eta/edo zerbitzu horiek erabili baino lehen, ERABILTZAILEAK arretaz irakurri beharko ditu haiek arautzen dituzten BALDINTZA PARTIKULARRAK, une horretan argitaratuta dagoen bertsioan, eta, hala badagokio, onartu egingo ditu.
METAPOSTAK edozein unetan eta inolako aurreabisurik gabe alda edo egunera ditzake ERABILERA-BALDINTZA hauetako edukiak, baita, hala badagokio, dagozkion BALDINTZA PARTIKULARRETAKO edukiak, eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementu guztietako edukiak ere.
WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaratutako ERABILERA-BALDINTZAK lehentsiko dira, eta WEBGUNEAN une horretan argitaratuta daudenak aplikatuko dira bisitaldi bakoitzean.
WEBGUNEAN sartzearekin batera ERABILTZAILEAK honako ERABILERA-BALDINTZA hauek baimentzen eta onartzen ditu, espresuki eta erreserbarik gabe, webgunea erabiltzeko erregimena baldintza horien arabera ezartzen delako, eta idatziz egindako eta sinatutako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun bera dauka onarpen horrek. ERABILTZAILEAK ERABILERA-BALDINTZA hauek oso-osorik onartzen ez baditu, ez du WEBGUNEAN sartzeko baimenik izango.
ERABILTZAILEA erregistratzea eta pasahitza
WEBGUNEA erabiltzeko eta/edo eduki jakin batzuetan eta/edo METAPOSTA ZERBITZUETAN sartzeko ERABILTZAILEA erregistratzea beharrezkoa bada, erabiltzaileak bere gain hartuko du horretarako egiazko eta legezko informazioa emateko erantzukizuna.
Erregistro hori gauzatuko da unean-unean METAPOSTAK horretarako ezarrita duen moduaren arabera, eta, horren bitartez, ERABILTZAILEARI (i) “log” identifikadore eta (ii) pasahitz bat emango zaizkio, edozein unetan saioa hasteko aukera izan dezan, WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratua den heinean, eta/edo METAPOSTA ZERBITZUETAN sartzeko aukera izan dezan .
ERABILTZAILEAK arduraz erabili beharko ditu esleitzen zaizkion identifikadorea eta pasahitza, eta haiek ongi zaintzeaz eta haien konfidentzialtasunaz arduratuko da, aldi baterako edo etengabe, baita beste inori haietan sartzea galarazteaz ere.
Identifikadorea eta pasahitza lapurtzen edo kentzen badiote edo norbait baimenik gabe haietan sartzen bada, ERABILTZAILEAK METAPOSTARI berehala emango dio horren berri, haiek bertan behera uzteko aukera izan dezan. METAPOSTAK ez du inoiz bere gain hartuko hirugarrenek ERABILTZAILEAREN identifikadorea eta pasahitza baimenik gabe erabiltzeko egiten dituzten ekintzen erantzukizuna, ERABILTZAILEAK gertatutakoaren berri eman arte.
WEBGUNEAN sartzeko eta hura erabiltzeko baldintza ekonomikoak
BALDINTZA PARTIKULARRETAN besterik ezarri ez bada, WEBGUNEAN, haren edukietan eta METAPOSTA ZERBITZUETAN sartzea doakoa da, telekomunikazio-sarearekin konektatzeko ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin kontratatu duenari dagokionez izan ezik.
Jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak
WEBGUNEAREN eta haren edukien gaineko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude, eta ERABILTZAILEA haietan sartzean edo haiek erabiltzean ez da ulertu behar METAPOSTAREN eta/edo edozein hirugarrenen titulartasunpeko edo jabetzako edozein aktiboren gaineko eskubidea edo erabilera-lizentzia eman dela. Eskubide-erreserba honek eraginpean hartzen ditu, batetik, (i) WEBGUNEAREN kanpo-itxura (look and feel) eta kodea, diseinua eta nabigazio-egitura, bestetik,(ii) WEBGUNEAN edozein formatutan bildu eta bana daitezkeen edukiak, eta, bereziki, METAPOSTAK WEBGUNEAN biltzen duen edozein katalogo edo aurkezpen.
METAPOSTAREN edo hirugarrenen titulartasunpeko erregistratutako edo erregistratu gabeko izen komertzial, marka, logotipo edo bestelako bereizgarriei buruzko aipamenak WEBGUNEAN sartzeari dagokionez, haien erabilera debekatuko da, METAPOSTA edo legezko titularrak baimen espresua ematen ez badu.
Horren ondorioz, ERABILTZAILEAK xede pertsonal eta pribatuetarako soilik bistaratu eta erabili ahal izango ditu METAPOSTA ZERBITZUAK, eta METAPOSTA eduki eta/edo ZERBITZU horiek ez ditu, inondik inora, jardun komertzial edo profesionalak garatzeko erabiliko.
Halaber, debekatuta dago deskonpilatzea, desmihiztatzea, atzeranzko ingeniaritza egitea, azpilizentziatzea edota WEBGUNEA eta/edo METAPOSTA ZERBITZUAK funtzionatzeko, haietan sartzeko eta haiek erabiltzeko behar diren ordenagailu-programetatik eratorritako lanak nolanahi hedatzea, itzultzea edo egitea. ERABILTZAILEAK, nolanahi ere, ez du WEBGUNEAN instalatuta egon daitekeen babes-gailurik edo segurtasun-sistemarik kenduko, aldatuko, baztertuko edo manipulatuko.
Erantzukizuna eta bermeak
WEBGUNEA erabiltzen duenak bere kontura eta arriskupean egiten du. Erabiltzaileak, WEBGUNEAN sartzearekin batera, honako betebehar hauek betetzeko konpromisoa hartzen du: batetik, (i) METAPOSTAREN edo hirugarrenen irudiaren, interesen eta eskubideen kalterako izan daitekeen, WEBGUNEA kaltetu, bertan behera utzi edo gainkarga dezakeen edo haren erabilera arrunterako oztopo izan daitekeen moduan ez jokatzea; eta (ii) WEBGUNEA legeekin eta trafikoaren erabilerekin guztiz bat datorren moduan erabiltzea.
Horrenbestez, ERABILTZAILEAK METAPOSTAREN eta/edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzetik erator litezkeen kalte-galerei dagokienez.
WEBGUNEAREN funtzionamendu egokiari eusteko eta birus eta osagai kaltegarriak atzemateko egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak hartzen ditu METAPOSTAK. Nolanahi ere, ERABILTZAILEAK jakin behar du Interneteko informazio-sistemen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak, eta, hortaz, METAPOSTAK ezin duela bermatu, (i) batetik, METAPOSTAKO eduki eta ZERBITZUAK une oro eskuragarri egotea, (ii), bestetik, eduki horietan akatsak ez izatea eta izan litekeen edozein akats zuzentzea; (iii) hirugarrenik, ERABILTZAILEAREN informatika-sistemetan (software eta hardware) edo dokumentu elektronikoetan eta dokumentu horietako fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo beste elementurik ez dela izango; eta (iv), azkenik, hartutako segurtasun-neurriek ez dutela hutsik egingo.
Halaber, METAPOSTAK zerbitzuaren zati bat edo zerbitzu osoa eten dezake, aldi baterako edo behin betiko, aldaketa teknikoen edo matxuren aurrean, baina aldez aurretik, eta, ahal badu, bere WEBGUNEAREN bitartez edo horretarako gaitutako beste edozein baliabideren bitartez jakinaraziko du.
ESTEKAK
Lotutako guneak
WEBGUNEAREN bitartez, METAPOSTAK loturako gailuak jartzen ditu ERABILTZAILEAREN eskura, hala nola botoiak, linkak eta banerrak, ERABILTZAILEAK, hirugarrenen jabetzakoak izanik edo hirugarrenek kudeatuta egonik METAPOSTAK inondik inora kontrolatzen ez dituen Interneteko beste gune edo atari batzuetara (hemendik aurrera, “LOTUTAKO GUNEAK” esango diegu) jotzeko aukera izan dezan.
ERABILTZAILEAK kontuan hartu behar du lotura-gailu horiek erabiltzean eta WEBGUNETIK LOTUTAKO GUNE horietan sartzean ERABILERA-BALDINTZA hauek ez direla aplikatuko.
METAPOSTAK ez ditu ezagutzen edo kontrolatzen, inondik inora, LOTUTAKO GUNEETAN sartutako edukiak eta zerbitzuak, eta WEBGUNEAREN bitartez haietan sartzeko aukera izateak ez du esan nahi, inondik inora, (i) METAPOSTAK LOTUTAKO GUNEETAN sartutako eduki eta zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik; eta/edo (ii) METAPOSTAREN eta LOTUTAKO GUNEAREN arduradunaren artean inolako harreman, lankidetza edo mendetasunik dagoenik.
Horrenbestez, METAPOSTAK ez du LOTUTAKO GUNEEN gaineko erantzukizunik bere gain hartzen, eta beraz, ez du haien funtzionamenduaren eta haietan sartutako eduki eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik, ezta LOTUTAKO GUNE horietan bildutako loturen gaineko erantzukizunik ere.
ERABILTZAILEAK jakiten badu edukiak, zerbitzuak edo LOTUTAKO GUNE baten bidez garatutako bestelako jarduerak legez kontrakoak edo desegokiak direla, METAPOSTARI jakinaraziko dio berehala, hala badagokio egokitzat jotzen dituen neurriak har ditzan.
Hiperestekak
WEBGUNEAREN barruko beste orrialde batera (deep link) zuzenduta badaude; hori guztia, adierazitako orrialdeak leiho oso batean azaltzen badira eta dagozkien URL helbidepean, erantzukizun guztia ez ezik WEBGUNERAKO hiperesteka ezartzeagatik sor daitekeen arriskua ere bere gain hartuz.
Hiperesteka ezartzen duen webgunean ezin izango da adierazi, inondik inora, METAPOSTAK hiperesteka hori baimendu duenik, salbu eta METAPOSTAK espresuki eta idazki bidez egin badu.
Hiperesteka bere webgunean sartzen duen hirugarrenak METAPOSTAREN eta/edo WEBGUNEAREN marka, izena, izen komertziala, errotulua, logotipoa edo beste edozein identifikazio-elementu sartu nahi badu, METAPOSTAK, idazki bidez eta aldez aurretik, horretarako baimena eman beharko du espresuki.
Aurreko guztia gorabehera, zeharo debekatuta dago http://www.metaposta.com webgunearen orri bat METAPOSTAREN jabetzakoa ez den beste webgune baten leiho batean aurkeztea “framing” izeneko teknika erabiliz, non eta METAPOSTAREN baimen espresua ez duen.
Halaber, espresuki debekatzen da http://www.metaposta.com webgunearen bitartez zabaldutako edozein eduki WEBGUNEAZ bestelako webgune batean txertatzea “in line linking” izeneko teknika erabiliz, non eta METAPOSTAREN baimen espresua ez duen.
Baldintza horien arabera hiperesteka bat ezartzeak ez du berekin ekarriko, inondik inora, METAPOSTAREN eta hiperesteka horri dagokion webgunearen jabearen/arduradunaren artean harremanik izatea, ezta METAPOSTAK haren eduki eta/edo zerbitzuak onartzea ere.
Nolanahi ere, METAPOSTAK une oro erabaki dezake WEBGUNERAKO edozein hiperesteka debekatu edo bertan behera uztea, bereziki dagokion webgunearen jarduera eta/edo edukiak legez kontrakoak direnean.
PRIBATUTASUN-POLITIKA. DATU PERTSONALEN BABESA
ERABILTZAILEAK honako esteka honetara jo dezake METAPOSTAK haren datu pertsonalen gainean egiten duen tratamenduari buruzko informazio zehatza jasotzeko.
COOKIEN POLITIKA
Cookie artxiboak eta/edo datuak biltegiratu eta berreskuratzeko antzeko bitartekoak erabiltzen ditu WEBGUNEAK.
METAPOSTAK “Cookien politika” bat du indarrean, eta nahi duenak eskuragarri hemen dauka
LEGEDI ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA
Espainiako antolamendu juridikoaren mende daude ERABILERA-BALDINTZA hauek.