METAPOSTAri buruz
METAPOSTAk konfiantzazko soluzio digitalen plataforma bat eskaintzen du, gure bezeroen dokumentuak kudeatzeko prozesuak arintzeko eta sinplifikatzeko pentsatua.
postontzi digital adimendunaren kontzeptuan oinarrituak.
- Giza Baliabideen alorreko dokumentuak segurtasunez entregatzen ditu.
- Onartzeko/baimentzeko prozesuen digitalizazioa.
- Sinadura mugikorra eta legezko zaintza.
- Bi noranzkoko komunikazioak erraztea.
Gure zerbitzariei buruzko informaziorik nahi duzu?
METAPOSTAREN jabetzako sistema informatikoak EJIE Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren datuak prozesatzeko zentroetan daude. Ahalik eta fidagarritasun eta erabilgarritasun handiena eskaintzeko helburuarekin, bi sistema informatikoak elkarri lotuta daude zuntz optikoko sareen bitartez. Gainera, EJIEren eta Eusko Jaurlaritzaren Datuak Prozesatzeko Zentroek bermatzen dute METAPOSTAK gordetako datuak toki neutro batean daudela.
Nork sustatzen du METAPOSTA?
Euskadin erreferentziazkoak diren enpresa pribatu eta administrazio publikoetako batzuek parte hartzen dute Metaposta erakundearen kapitalean.
- Ezten Funtsak (Euskadiko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa, SA), % 30arekin.
- EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Sozietate Publikoa), % 17,5arekin.
- Bilboko Merkataritza Ganberak (Bizkaia), % 15,10arekin.
- Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, % 9,90arekin.
- Arabako Merkataritza Ganberak, % 5arekin.
- Tecnalia Research & Innovation, % 7,5arekin.
- Mondragón Inversiones, % 7,5arekin.
- Gureak Taldea (Gupost), % 7,5arekin.