Menua

Pribatutasun-politika

Pribatutasun Politika honek  (hemendik aurrera, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen du, oro har, www.metaposta.com domeinu-izenaren bitartez erabil daitekeen webgunearen (hemendik aurrera, WEBGUNEA) erabiltzailea zaren aldetik gure esku jarri dituzun datu pertsonalen gainean METAPOSTA, SAk (hemendik aurrera, “METAPOSTA”) egiten duen bilketa eta tratamendua, WEBGUNEAREN bitartez unean-unean erabilgarri dauden zerbitzuak (hemendik aurrera, “METAPOSTA ZERBITZUAK”) barne. Hori guztia alde batera utzi gabe WEBGUNEAN erabilgarri dauden atal eta inprimaki jakin batzuetan edo METAPOSTA ZERBITZU jakin batzuei buruz ezarritako aurreikuspen espezifikoak, zuri dagokion informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena jasotzeko.

METAPOSTAK PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea dauka legegintzako, jurisprudentziako eta/edo administrazioko xedapen berrietara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bitartez unean-unean garatzen dituen jardunbideetara egokitzeko ere, une oro bere eskubide eta interesak kontuan hartuz.

Nolanahi ere, METAPOSTAK baliabide tekniko egokiak jarriko ditu zure eskura, PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko aukera izan dezazun, datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudia betez bete behar ditugun informazio-betebeharrak behar bezala bete ditzagun.

Zein da zure datu-tratamenduaren arduraduna?

Zure datu-tratamenduaren arduraduna METAPOSTA, SA da; helbide soziala: Miñao, Gasteiz (Araba), Arabako Parke Teknologikoa, Albert Einstein 44, E-6 eraikina, behea; Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.464 tomoa, 203. folioa, VI- 14.989 orria; IFK: A-01473289.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREKIN eta/edo datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duen edozertarako gurekin harremanetan jar zaitezke lehenago adierazitako posta-helbidean eta/edo lopd@metaposta.com helbide elektronikoaren bitartez.

Nola lortu ditugu zure datuak?

METAPOSTAN tratatzen ditugun datuak zugandik lortu ditugu, batetik, (i) WEBGUNEAN nabigatu bitartean betetzen dituzun inprimakien eta/edo beste kanal batzuen bitartez (esate baterako, METAPOSTA ZERBITZUEN erabiltzaile-erregistroa, informazioa eskatzeko inprimakia, etab.); edo (ii) kontsultako helbide elektroniko bat bidaliz.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, zuk bermatzen duzu hirugarren horri eman diozula PRIBATUTASUN-POLITIKAREN berri eta zure datuak METAPOSTARI emateko baimena eman dizula, aurrerago azaltzen diren xedeetarako.

Zer nolako datuak tratatzen ditugu?

WEBGUNEAN nabigatu bitartean eman dizkiguzun datuak tratatzen ditugu METAPOSTAN, zurekin harremanetan jartzeko darabiltzagun inprimakien eta/edo posta elektronikoaren bitartez iritsi zaizkigunak.

METAPOSTAN, bereziki, honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (esaterako, izena, abizenak, helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • Ziurtagiri digitala eta sinadura elektronikoa, METAPOSTA ZERBITZUAK kontratatzeko eta/edo haietan sartzeko sistema hori erabiltzen bada.
  • Banku eta transakzio ekonomikoetako datuak.
  • WEBGUNEAN erregistratutako erabiltzaile gisa dauzkan kodeak eta identifikazio-gakoak.
  • Interneteko nabigazio-datuak (esate baterako, IP helbidea, webguneetarako bisitaldiak, wifi sareetarako konexioak, etab.).
  • Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta beste hainbati buruzko datuak. (METAPOSTAREN enpleguko eskaera edo eskaintzetan eta/edo hautaketa-prozesuetan zure borondatez parte hartu baduzu).

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak? Zer legitimaziorekin?

Zure datu pertsonalen tratamenduak honako xede hauek dauzka:

  • Zure erabiltzaile-erregistroa eta METAPOSTA ZERBITZUEN kontratazioa kudeatu eta izapidetzea.
  • Zuk METAPOSTA ZERBITZUAK eta/edo edukiak erabiltzeko eta haietan sartzeko aukera kudeatzea.
  • Posta elektronikoaren edo WEBGUNEAREN bitartez egindako informazio-eskaera, iradokizun, kexa edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzea.
  • Hainbat bitarteko erabiliz, elektronikoak barne, zuri METAPOSTAREN komunikazio komertzialak eta publizitatea bidaltzea, gure produktu, zerbitzu, eskaintza eta promozioei buruzkoak, baita garrantzizko beste edozein informazio ere, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu.
  • Zure enplegu-eskaera edo enplegu-eskaintza batean zure izen-ematea kudeatzea, baita METAPOSTAK antolatutako edozein hautaketa-prozesutan zure parte-hartzea kudeatzea ere.

Aplikatzekoa den araudiari jarraikiz, METAPOSTAK zure datu pertsonalez egiten duen tratamendua oinarritzen da, (i) batetik, zure baimenean, WEBGUNEAN eta/edo beste kanal batzuetan horretarako gaitutako mekanismoen bitartez zure borondatez eman dizkiguzun datu pertsonalak biltzeko momentuan eman diguzuna; edo (ii), bestetik, METAPOSTA ZERBITZUEN kontratazio-kasuetan gurekin ezarritako harremanean.

Gogoratzen dizugu tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, baimen hori doan eta askatasunez bertan behera uzteko aukera duzula, 7. atalean eta hurrengoan adierazitakoari jarraikiz.

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Legeak hala aginduta METAPOSTA horretara behartuta dagoen kasuetan izan ezik (esaterako. Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioak edo beste Administrazio Publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko.

Ez dago aurreikusita zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egitea.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datu pertsonalak gordeko dira zuk tratamenduari eman diozun baimena bertan behera utzi arte edo baimen hori kentzeko eskatu arte, baita METAPOSTAK bere lege-betebeharrak betetzeko behar duen denboran ere.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu METAPOSTAK datuak arazteko barne-politikak ezarri dituela bere esku dauzkan datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatzeko, eta beraz, datu horiek bertan behera uzteko aukera izango dela, bilketaren unean zuten xederako beharrezkoak eta/edo egokiak izateari uzten diotenean.

Zehazki, eta enplegu-eskaeren kudeaketari dagokionez, zure datuak gehienez ere 2 urtez gordeko dira.

Zein dira zure eskubideak?

Datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudiak zenbait eskubide ematen dizkizu, datuak tratatu bitartean zuk baliatu ahalko dituzunak. Jarraian adieraziko dugu eskubide horiek zein diren:

  • Zure datuetan sartzea: zure datuetan sartzeko eskubidea duzu, zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.
  • Zure datuak zuzentzeko edo kentzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, tratatzen ari garen zure datu pertsonal okerrak zuzentzeko eskubidea duzu, baita guri datu horiek ken ditzagula eskatzeko eskubidea ere, datuak bildu ziren xederako jada beharrezkoak ez direnean edo beste arrazoi batzuengatik.
  • Zure datu-tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, zure datu-tratamendua muga dezagula eskatzeko eskubidea duzu, eta kasu horretan jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditugula soilik, datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoa betez.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak egituratutako, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu batean jasotzeko eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea duzu.
  • Zure datu-tratamenduaren aurka egitea: egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko, zure datu-tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, eta kasu horretan ez ditugu tratatuko, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo sor litezkeen erreklamazioak defendatu edo gauzatzeagatik gorde behar ez direnean izan ezik.

Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea ere baduzu, eta horrek ez dio tratamenduaren zilegitasunari kalterik egingo, kendu aurreko baimenean oinarrituta baitago.

Eskubide horiek baliatu ahalko dituzu lopd@metaposta.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Edo eta dpo@metaposta.com elektroniko helbidean.

Azkenik, jakinarazten dizugu eskumeneko Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamazio bat jar dezakezula, Espainian Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.aepd.es), bereziki zure eskubideak baliatzeko arazoak izan dituzunean.  

Segurtasun-neurriak

METAPOSTAK zure datuak betiere konfidentzialtasunez tratatuko ditu, eta isilpean gordez bidezkoa den bezala, datuak babestearen alorrean aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoa betez, horretarako, zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea eta/edo datu horietan baimenik gabe sartzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak ezarriz, neurri teknikoak eta antolamenduzkoak, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuek aurre egin beharreko arriskuak kontuan hartuta.

Cookieen politika

Horrez gain jakinarazten dizugu METAPOSTAK Cookien politika bat du indarrean duela, eta nahi duenak eskuragarri daukala esteka honen bitartez.

 

 

 

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: