Menua

METAPOSTA bidez jasoko dira Enpresa Digitalaren ikastaroetako ziurtagiriak

2013ko maiatzak 10

10.000 profesional inguruk parte hartzen dute urtero Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Enpresa Digitala ekimenaren bidez antolatzen dituen hedapen eta prestakuntza jardueretan, eta profesional horiek aurrerantzean METAPSOTAren postontzietan jasoko dituzte beren bertaratze-ziurtagiriak.

METAPOSTA Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste eragile pribatu batzuekin lankidetzan sustatutako zerbitzua da, Euskadiko Agenda Digitala 2015 planaren barruan dago eta estrategikotzat jotzen da e-administrazioa, faktura elektronikoa edo ziurtagiri elektronikoak bultzatzeko. Enpresa digitalak, METAPOSTA sistemaren konfidentzialtasun mailagatik aukeratu ziurtagiriak bidaltzeko erraminta gisa.

Jarri gurekin harremanetan

Ekainaren 30etik irailaren 5era (biak barne), astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 15:00etara (lanegunetan) erantzungo dizugu, honako bide hauen bidez:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: