Menua

Kontratuak sinadura elektronikoaren bidez formalizatzea

Azkarra, segurua, eta lekualdatu beharrik gabe.

Zure kontratuen sinadura elektroniko segurua

Lan-kontratuak

METAPOSTA Deliveryri esker, zure langileek kontratuak ordenagailutik, smartphonetik edo tabletetik sinatzeko aukera izango dute, zure bulegoetara bertaratu beharrik gabe eta papera eta denbora aurreztuz.

Merkataritzako kontratuak

Zure merkataritzako kontratuak digitalki sinatuz prozesu horiek ahalik eta gehien bizkortuko dituzu, dokumentuaren legezkotasuna eta zaintza bermatzeaz gainera.

Prozesu bizkorra, erosoa eta segurua

  • 1. Bidali kontratua aplikaziotik

    Igo zure kontratua aplikaziora, eta hautatu hartzaileak kontratua baliozkotzeko nahiago duzun sinadura mota.
  • 2. Hartzaileak kontratua jaso eta sinatuko du

    Hartzailea bere samrtphonetik edo ordenagailutik sartu ahal izango da kontratuan, Erakundeak aldez aurretik sortu dion Metabox postontziaren bitartez (NAN edo IFK behar da, besterik ez). Segurtasuna bermatzeko, aldi baterako balioa duen kodea jasoko du sinatzaileak, SMS bitartez.
  • 3. Sinatutako kontratua jasotzea eta zaintzea

    Behin sinatu ondoren, sinatzaile bakoitzak kontratu sinatua jasoko du, zaintza elektroniko digitalaren xedeetarako.

Zer nolako sinadurak eskaintzen ditu METAPOSTA Deliveryk?

Sinadura mugikorra OTP bidez

“Autentifikazioa sendoa” edo “bi faktorekoa” da sinatzeko dagoen modurik seguruen, errazen eta eraginkorrenetako bat. Aldi baterako gako dinamikoen erabileran oinarritzen da. Denbora laburrerako gakoak dira, behin bakarrik erabil daitezkeenak.

Legezko balioa: sinadura elektroniko aurreratua​.

Eskuz idatzitako sinadura biometrikoa

Metafirmaren kasuan, tableta grafiko batean eskuz idatzitako sinadura da sinadura elektroniko biometrikoa. Sinadura elektroniko aurreratu baten oinarrizko printzipioak bermatzeko behar adina datu sortzen eta biltegiratzen ditu atzemandako eragiketak, eta gainera, sinadura hori ezin da geroago erabili.

Legezko balioa: sinadura elektroniko aurreratua​

Sinadura elektroniko kualifikatua

Sinadura elektroniko kualifikatua sinadura elektroniko aurreratua da, sinadura elektronikoak sortzeko gailu kualifikatu baten bitartez egina eta sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu batean oinarrituta. Eskuz idatzitako sinaduraren baliokidea da.

Legezko balioa: eskuz idatzitako sinaduraren baliokidea da legalki​

Oinarrizko sinadura

Hartzailearen elkarreragina (oniritzia) behar duten komunikazio edo barne-prozesuetarako aukera bat da oinarrizko sinadura elektronikoa. Aurreko kasuen antzera jokatu beharko genuke, baina, kasu honetan, laukia hautatuz, besterik gabe.

Legezko balioa: gogor.

 

METAPOSTA Delivery erabiltzeak dauzkan abantaila nagusiak.

  • Bidalketa bakoitzeko ordaintzen da

    Ordaindu bidalketa bakoitzeko. Inbertsiorik eta mantentze-kosturik gabe.
  • Erosoagoa da igorlearentzat eta hartzailearentzat

    Zuk prozesuaren digitalizazioa aprobetxatzen duzu, eta hartzaileak ez du lekualdatu beharrik.
  • Datuak babesteko araudia betetzea

    Bereziki babestu beharreko datuen alorreko indarreko legeria betetzea.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: