Menua

Zure erakundeko komunikazioak digitalki bidaltzeko, sinatzeko eta zaintzeko behin betiko soluzioa

METAPOSTA Delivery diseinu erraz eta intuitiboarekin aurkezten da, eta era berean, enpresa batek bere eraldaketa digitalari ekiteko behar dituen funtzionalitate guztiak biltzen ditu.

METAPOSTA Deliveryk soluzio bat dakar premia bakoitzerako

Dokumentazioa bidaltzea

METAPOSTA Deliveryri esker, igorle bihurtutako edozein enpresak edo erakundek dokumentazioa segurtasunez bidaltzeko aukera dauka. Enpresaren barne-kolektiboei (langileak, enpresa-batzordea, akziodunak, etab.) zein enpresatik kanpoko kolektiboei (bezeroak, hornitzaileak, etab.).

Kontratuak sinadura elektronikoaren bidez formalizatzea

METAPOSTA Deliveryk kontratuen administrazio-kudeaketa digitalizatu eta bizkortzeko aukera ematen du. Gure soluzioari esker kontratu eta akordioak sina ditzakezu, elektronikoki eta bertaratu beharrik gabe, zure enpresako bezero, hornitzaile eta langileekin. Prozesu hori segurtasunez gauzatzen da, eta ia berehala.

Bidalketa ziurtatuak eta baimen elektronikoa

METAPOSTA Deliveryk kanal bat jartzen du zure eskura, haren bitartez “hartu-agiri” bat jaso dezazun, komunikazio jakin batzuetarako baliagarria, hala nola ordu-parteen onarpena, konfidentzialtasun-dokumentuak, kontratuen oinarrizko kopiak, kitatze-agiriak edo Lan Arriskuen Prebentzioko dokumentuak, beste hainbaten artean.

EKS daramaten sinatutako ziurtagiri akademikoen bidalketa.

METAPOSTA Deliveryk ikastetxeei aukera ematen die ikasleei diploma eta ikasketa-ziurtagiriak formatu elektronikoan entregatzeko. Ziurtagiri horiek EKS egiaztapen-kode seguru bat daramate, sinaduraren balioa eta dokumentuaren osotasuna egiaztatzeko baliagarri.

Zaintza elektronikoa

METAPOSTA Deliveryk aukera ematen du elektronikoki sinatutako dokumentuak biltegiratzeko, eta, aldian behin, dokumentuak entregatzeko edo gordetzeko erabili diren postontzietan berriz ere zigilatzeko, erakundeak zeregin horren ardura har ez dezan, horrela zaindutako dokumentuen erabateko legezkotasuna bermatzen delarik epe luzean.

PRO postontzia

METAPOSTAREN PRO postontziaren bitartez, enpresak bere bezero, hornitzaile eta kolaboratzaileen eskura jar ditzake haiekin partekatzeko behar dituen dokumentu eta komunikazioak. Eta hori guztia ireki-agiriarekin: METAPOSTAREN PRO postontziaren jabeak abisu-mail bat jasoko du, dokumentua harekin partekatzen duten alderdietako bat hartan sartzen denean.

Integrazio aurreratua

METAPOSTA Services web zerbitzu, interfaze eta komunikazio-kanalen multzo bat da, zure erakundearen aplikazioen garapen integratua eta METAPOSTAK eskainitako funtzionalitate guztien ustiapena errazten duena.

METAPOSTA Deliveryk abantaila asko dauzka zure erakundearentzat.

  • Inbertsio- eta mantentze-kosturik gabe

    Dagoen kostu bakarra erabilera bakoitzetik eratorritakoa da. Jar zaitez gurekin harremanetan, eta kostua guztiz lehiakorra dela ikusiko duzu.
  • Zure erakundearen eraginkortasuna hobetzen du.

    Erakundearen kudeaketa-kostuak murrizten ditu, lan efizienteago bat eginez.
  • Indarreko araudia betetzen du.

    Aprobetxatu digitalizazioaren abantailak, zure bidalketa guztietan datuak babestearen alorrean indarrean dagoen araudia betez.

Ikusi nola ari diren enpresak METAPOSTA Delivery erabiltzen

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan:

EU Este sitio web utiliza archivos cookies proprios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Si continúa navegando se entenderá que acepta su uso. Más información sobre el uso de cookies.

Onartzen dut