Menua

METAPOSTA, @asLAN, Administrazioetan eta Erakunde Publikoetan IKT Berritzaile eta Eredugarrien artean Arrakastako Kasuak deialdian irabazle

2011ko martxoak 14

METAPOSTA irabazle izan da "Administrazio Autonomikoa" kategorian, @asLAN Elkarteak prestatutako Administrazioetan eta Erakunde Publikoetan IKT Berritzaile eta Eredugarrien artean Arrakastako Kasuak Deialdian "Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean" proiektuarekin. Ekimen honek helburu nagusi gisa du ezagutzen elkar-trukaketa erraztea da, publikoki Administrazio Publikoko IKTen arduradunak aintzat hartzen diren bitartean.

2011ko edizio honetan, 77 Erakunde Publikoetako Arrakastako 94 Kasu parte hartu dute, aurreko edizioaren emaitzak nabarmen gaindituz. Hauen artean 27 finalista aukeratu dira prozesu ireki eta garden baten bidez, zeinean 867 adituk haien botoa eman duten.

Apirilaren 7an, Metaposta saria jasoko du "Metaposta, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean" SITI/asLAN´2011 Azokan aurkeztuko duen proiektuarekin, Erakunde Publiko ezberdinen ordezkarien, @asLAN elkarteko enpresa-kideen zuzendarien eta Komunikabideen presentziaren aurrean.

Gaurkoz, hilabete bakar batean pasa den otsailaren 16an ofizialki aurkeztu zenetik, 3.000 pertsona baino gehiago dira METAPOSTA zerbitzuak erabiltzen dituztenak.

Sare, internet eta telekomunikazio-sistemen hornitzaileen Elkarteak, 1989an sortu zenetik, Espainiako enpresa-eremuetan telekomunikazio eta sareen teknologiak sustatzea eta zabaltzea du misio gisa.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera artatzen zaitugu, 9etatik 19etara. Honako kanal hauen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan: