
Zure ziurtagiri elektronikoa erabili METAPOSTAn
METAPOSTAn sartu eta alta hartzeko moduetako bat ziurtagiri digitala erabiltzea da: NAN elektronikoa, IZENPE, ONA eta CAMERFIRMA txartelak, eta CERES ziurtagiria. Ziurtagiri hauek egoki funtzionatzeko, txartel elektronikoen irakurgailu bat edota ziurtagiriaren softwarea beharrezkoa da.
Ziurtagiri digitalek, hurrengoa baimentzen duten dokumentuak dira:
Era honetan, herritar bakoitzak telematikoki burutu ahal izango ditu gestio asko era seguruan eta komunikazioaren partaideen nortasuna ziurtatzen.
METAPOSTAren helburuen artean biztanleriari elektronikoki identifikatzeko eta sinatzeko ekintzen abantailak erakustea dago, paperaren erabilpenaren gero eta txikiagoa izatea eta teknologia berrien erabilpena dakarrena, Informazio Gizartea sustatzeko.
Arrazoi honegatik, METAPOSTAk Red.es (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren menpe) entitatearekin kolaboratzen du NAN elektronikoaren erabilpena sustatzeko egingo dituzten ekintzen garapenean elkarrekin lan egiteko garrantzia eta ikuspen handiko zerbitzuen artean.
NAN elektronikoaren erabilpenak METAPOSTAn ahalmentzen du alta hartzea, dokumentuak elektronikoki sinatzea (sinadura elektronikoaren Europako lege-esparruak bermatzen du METAPOSTAn elektronikoki sinaturik dagoen dokumentuen balio legala ), eta notifikazio elektronikoak jasotzea, 2012ko urtarriletik aurrera. Eta, batez ere, NAN elektronikoak METAPOSTAra era seguruenean sartzea ahalbidetzen du.