METAPOSTAk web-gunea berritzen du

METAPOSTAk web-gunea berritzen du

15/Dec/2011

Mon, 02/12/2018
2011ko abenduak 15

Itxura dinamikoago, arinago eta garbiago batekin, METAPOSTAren web-gunea goitik behera aldatzen da. Ekintza honekin, gure milaka erabiltzaileen beharrak asetzea lortu nahi dugu, zerbitzua martxan daraman 10 hilabete hauetan ikasitakoari esker. METAPOSTA aurkeztu zenetik, 2011ko otsailaren 16an, nabarmen garatu da zerbitzua igorle berriak batuz, enpresak METAPOSTAren bidez dokumentuak bidaltzeko Pack Pymea sortuz, mugikorrentzako aplikazioak kaleratuz (momentuz, iPhone eta Android mugikorrentzako)… Erabiltzaileekin dagoen elkarreraginari erantzuten dion web gunea behar izan duten berri asko.

Hori bai, doaneko zerbitzu honen balore nagusi diren segurtasuna eta konfidentzialtasuna galdu gabe. Itxura aldatu arren, METAPOSTAren postontzi eta dokumentu-gordailua bere bertuteekin mantentzen da. Bilakaera honekin batera, METAPOSTAk informazio zerbitzu berri bat jarri du martxan, erabiltzaile bakoitzari bere METAPOSTA postontziko oharren karpetara helduko dena.