Euskal udalen eraldatze digitala erraztu nahi du Metapostak

Euskal udalen eraldatze digitala erraztu nahi du Metapostak

07/Mar/2016

Mon, 02/12/2018
2016ko martxoaren 7an

Irungo eta Bilboko Udalak daude aldaketa horren buruan, eta jada interneteko postontzia eta dokumentu-gordailua jarri dute abian, herritarrentzako komunikazioa eta zuzeneko zerbitzua digitalki eraldatuz.

Euskadin, Irungo eta Bilboko Udalak izan dira Metapostaren interneteko postontzia eta dokumentu-gordailua ezartzen lehenak, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua.

Bi kasu horietan, Metapostak laguntza teknikoa eta babesa eskaini du udalen informatika-sistemarekin bat egiteko eta, ildo horretan, antolamendu- eta teknologia-arloan zerbitzuaren erabiltzaileen datu pertsonalen segurtasuna babesteko behar diren segurtasun-neurri guztiak jar daitezke abian, une oro galaraziz informazio hori aldatu, galdu edo tratatzeko aukera, baita informazio horretan baimenik gabe sartzeko aukera ere.

Gipuzkoako Udala hasi da herritarrek Arretarako Zerbitzuan aurkezten duten dokumentazioa digitalizatzen eta horien zaintza elektronikoa egiten. Dokumentazio hori, elektronikoki sinatu ostean, bere sistemetan eta Metapostaren postontzian gordetzen du, zaintza legala eta etorkizuneko irakurgarritasuna bermatuz, dokumentu-estandarren bilakaera edozein izanik ere. “Administrazioa modernizatzeko eta papera desagerrarazteko prozesu baten aurrean gaude. Dokumentazioa legez eta urte askorako artxibatzeko soluzio bat behar genuen, edozein herritarrek dokumentazio hori kontsultatzeko aukera izan dezan bere espedientearen bizitzaren edozein unetan” adierazi du Javier Arranzek, Irungo Udalaren Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte-hartze Arloko zuzendariak. “Gure ustez sistema honek eredugarri izan beharko luke, eta, IZENPEren ziurtatze elektronikoko zerbitzuekin batera, funtsezko zutabea e-Administrazioa Euskadin koherentziaz garatzeko bidean” erantsi du Arranzek.

Irungo Udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuak, aurrez aurreko kanalaren bidez bakarrik, egunean 500 pertsona artatzen ditu batez beste, eta orain arte 20.000 dokumentutik gora artxibatu dira prozesu berri honi jarraituz.

Bestetik, Bilboko Udalean hasiera batean aplikazioa pentsatuta dago udal-zerga eta –tasei buruzko dokumentazioa bidaltzeko, baina etorkizunean udalaren beste hainbat zerbitzu eta udaletara ere heda liteke. Tresna hori ezarri izanak herritarrei aukera ematen die dokumentazioa jasotzeko eta digitalki artxibatzeko, erabateko konfidentzialtasunarekin, eta segurtasun tekniko eta juridikoarekin gainera.