Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika

Website hau bisitatzeak ez du esan nahi erabiltzaileak berari buruzko ezein informaziorik eman behar duenik. Erabiltzaileak informazio pertsonalen bat ematen badu, website honetan biltzen diren datuak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan biltzen den helburuarekin, han adierazten den bezala eta han azaltzen diren muga eta eskubideekin erabiliko dira.

Datu pertsonalak ematen dituzten erabiltzaileek baimena ematen dute datu horiek erabiltzeko (modu automatizatuan edo ez), betiere ezarritako harreman juridikorako beharrezkoak eta egokiak diren datuak eta dagokien helburuarekin, baita beste honako datu hauek erabiltzeko ere: horiek garatuz etorkizunean kontratuak (gure merkataritza-harremanetatik ondorioztatzen direnak) garatzen lagunduko duten datuak edo datu horien tratamenduaren ondorioz sortzen direnak.

Horretaz gain, esanbidez jakinarazten zaie erabiltzaileei beren datuak Espainiako Bankuaren Arriskuei buruzko Informazio Zentralari laga ahal izango zaizkiola, legezko betebeharrez, eta helburua pertsonak identifikatzea izango da, zuzenean edo zeharka kreditu-arriskuak dituzten pertsonak, alegia, betiere Finantza Sistema Aldatzeko Neurriei buruzko Legearen VI. Kapituluan ezarritako ondorioetarako, edota beste pertsona edo entitate batzuei laga ahal izango zaizkie legeren batek hori aurreikusten duenean.

METAPOSTAk, komunikabide ziurtatu eta seguruen bitartez, posta klasikoaren ordezko gisa jarduten du eta postontzi tradizional baten antzekoa da, baina mundu elektronikoan. METAPOSTAk Interneti buruzko aplikazio telematikoa, indibiduala, pertsonala eta bakarra, posta elektronikoko postontzi eta dokumentu-gordailu digitalaren parekoa jarri du jendearen eskura. Horretaz gain, METAPOSTAk erregistro telematiko gisa jarduten du sistemara igorritako eta sisteman gordailututako dokumentazioari dagokionez eta gai horri buruzko legezko baldintzak betetzeko gai diren jakinarazpen elektronikoko mekanismoak ematen ditu.

“Bidalketa Zerbitzuak” ahalbidetzen du dokumentazio eta jakinarazpen elektronikoak modu digitalean jasotzea eta artxibatzea METAPOSTAK kontratua sinatuta daukan dokumentu-igorle bakoitzaren informatika-sistemekiko loturaren bitartez; horretaz gain, ahalbidetzen du igorleak nahi duen dokumentazioa bidaltzea bide elektronikoaren bitartez eta modu seguruan. Igorleen eta METAPOSTAren barne-sistemen arteko komunikazioak mezularitza ziurtatuaren estandarren bitartez egiten dira. Horretaz gain, METAPOSTAk dokumentu-gordailuaren eginkizunak eskaintzen dizkio erabiltzaileari Interneten, eta dokumentu-gordailu horren bitartez modu seguruan gorde baititzake espazio pertsonal batean gorde nahi diren dokumentu guztiak.

METAPOSTAren betebeharrak

Metapostak konpromisoa hartu du Erabiltzailearen Postontzi Elektronikoari dagokion Dokumentazioa edo Igorlearen Jakinarazpen Elektronikoak (aurreko ataletan termino horiek definitu direnaren arabera) bidaltzeko, betiere Igorleak baimena eman badu Igorlearen Dokumentazioa Metaposta Sistemaren bitartez bidaltzeko eta jasotzeko.

Bidaltzeko dokumentazioa

Honako hau hartzen da “Dokumentaziotzat”: formatu digitalean edo elektronikoan dagoen Igorlearen dokumentu edo mezu oro, METAPOSTAren bitartez bidali eta gordailutu behar dena Erabiltzailearen Postontzi Elektronikoan. Erabiltzaileak baimena emateak esan nahi du Igorleak METAPOSTA sistemara uneoro bidal dezakeen Dokumentazio guztia bidaltzeko konpromisoa hartzen dela. Mezulariak ezin izango ditu Erabiltzaileen Postontzi Elektronikoak erabili soilik publizitateko, merkataritzako eta antzeko helburuak dituen dokumentazioa bidaltzeko, salbu eta dokumentazio hori aurreko ataletan aipatu den Dokumentazioarekin batera igortzen bada.

Igorleak

METAPOSTA Sistemari atxikitako entitateen (aurrerantzean, “Igorlea” edo “Igorleak”) Dokumentazioa Bidaltzeko Zerbitzua emango du Metapostak, betiere Erabiltzaileak esanbidezko baimena eman duen entitateena bada.

Baimena ematea eta berritzea

Baimena ematea

  • (a) METAPOSTAk honako kasu honetan soilik eskainiko du Bidaltzeko Zerbitzua: dagokion Erabiltzaileak baimena eman duenean Igorleari Dokumentazioa bidaltzeko METAPOSTA Sistemaren bitartez bere titurlatasuneko Postontzi Elektronikoraino (“Baimena”), eta betiere Erabiltzaileak Baimen hori atzera bota ez badu.
  • (b) Erabiltzailearen Baimena Erabiltzaile jakin batek emango du bere titulartasuneko Postontzi Elektronikora Atxikitako Laguntzailearen Dokumentazioa edo Jakinarazpen Elektronikoa bidaltzea bide elektroniko bidez onartuz. METAPOSTA ez da hasiko Erabiltzaile bakoitzari Bidalketa Zerbitzuak eskaintzen harik eta dagokion Erabiltzaileak bere Baimena eman arte, eta Igorleak ez du ahalmenik izango kontzeptu horrengatik METAPOSTAri ezein zenbatekorik eskatzeko. Klausula honetan aipatzen den Baimena emateak honako hau soilik hartzen du kontuan: Igorlearen Dokumentazioa edo Jakinarazpen Elektronikoa dagokion Erabiltzaileari bidaltzea Postontzi Elektronikoaren bitartez; horregatik, emate horrek ez du ekarriko Erabiltzailea atxikitze-baldintza orokor hauetan aurreikusitako komunikazio telematikoko zerbitzu hauek ez diren beste zerbitzu batzuetara atxikitzea, eta oro har, ez du baldintza hauetan aurreikusitako ondorioa ez den beste ondoriorik izango.
  • (c) Harremanetarako mekanismoak hautatzeari eta pertsona fisikoei zerbitzuak emateari buruz herritarrek Zerbitzu Publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean eta Lege hori (partzialki) garatzen duen Arautegian (1671/2009) aurreikusitakoaren arabera, dokumentazioa edo jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko zerbitzuek ordeztu dezakete, osorik edo zati batean, dokumentu edo jakinarazpen horiek papereko euskarrian bidaltzea.

METAPOSTAk konpromisoa hartzen du bide elektronikoaren bitartez jakinarazteko Erabiltzaile bakoitzak Baimena eman duela edo atzera bota duela baimen hori eman eta berehala.

Baimena atzera botatzea

Erabiltzaileak Igorle jakin baten Dokumentazioa edo Jakinarazpen Elektronikoak haren Postontzi Elektronikora bidaltzeko edo Bidalketa Zerbitzu honetan izena emateko emandako baimena modu librean atzera bota ahal izango da bide elektronikoaren bitartez baimena emateko erabilitako sistema bera erabiliz. Era berean, ulertuko da baimena atzera botako dela Erabiltzaileak METAPOSTA Sisteman baja ematen badu edozein kausa edo zirkunstantzia dela medio eta, beraz, Postontzi Elektronikoa baliogabetzen bada. Erabiltzaileak atzera botatzen duenean Igorle jakin batek Dokumentazioa bidaltzeko baimena, METAPOSTAk ez du Igorle jakin horri dagokion Bidalketa Zerbitzua emango. Erabiltzaileak indargabetzen badu bere harpidetza Bidalketa Zerbitzuan, METAPOSTAk erabat utziko dio Bidalketa Zerbitzua emateari. Klausulan aipatzen den baimena atzera botatzeak esan nahi du Igorlearen Dokumentazioa Erabiltzaileari Posta Elektroniko bidez bidaltzeari soilik utziko zaiola; horregatik, atzera botatze horrek ez du Baldintza hauetan esanbidez aurreikusitako ondorioak ez diren beste ondoriorik izango.

METAPOSTAk konpromisoa hartzen du dagokion Igorleari jakinarazteko Erabiltzaileak baimena atzera bota duela.

METAPOSTA Datuak Babesteko Estatuko Agentzian

Tratatuko diren fitxategien Arduraduna denez, Metapostak Datuak Babesteko Estatuko Agentzian erregistratutako bi fitxategi ditu. Honako hauek dira:

  • ERABILTZAILEAK, METAPOSTA zerbitzuaren erabiltzaileen oinarrizko informazioa kudeatzeko helburuarekin, zerbitzuan alta emateko eta komunikaziorako, informazioa trukatzeko eta antzeko kanpainetarako; hor erabiltzailearen datu pertsonalak sartzen dira.
  • DOKUMENTUAK, METAPOSTA Zerbitzuaren erabiltzaileen Dokumentuen Dokumentu Gordailua kudeatzeko helburuarekin.
  • ZERBITZUAK, Metapostan interesa duten pertsonen datuak kudeatzeko eta aldizka nobedadeen berri emateko xedearekin.

Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/99 Legeak eta Lege hori garatzen duen Arautegiak 1720/2007 Errege Dekretua) eskatzen dituzten segurtasun-neurriak jarri ditu METAPOSTAk. Neurri horiek honako atal hauei buruzkoak dira:

  • Segurtasun Dokumentu bat du, eta dokumentu horretan oinarrizko mailetako, maila ertainetako eta maila altuetako Segurtasun-politikak ezartzen dira, euskarri automatizatuetan eta ez-automatizatuetan, eta METAPOSTAko arduradunek egiten dute, helburua honako hauek biltzea izanik:
    • Langileen eginkizunak eta betebeharrak.
    • Gorabeheren erregistroa.
    • Sarbideak kontrolatu eta erregistratzea.
    • Euskarriak eta dokumentuak kudeatzea.
    • Identifikazioa eta autentifikazioa.
    • Babesteko eta berreskuratzeko kopiak.
    • Segurtasun-arduraduna.
    • Auditoria.
    • Euskarri-kudeaketa.
    • Euskarriak eta dokumentuak banatzea.
    • Telekomunikazioak.
    • Informazioa gordetzea.
    • Kopia edo erreprodukzioa.
    • Dokumentaziorako sarbidea.
    • Dokumentazioa lekualdatzea.
  • ARCO Eskubideen eskaeretan erantzuteko mekanismo eraginkor bat dauka, eta Erabiltzaileari aukera ematen zaio datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak egikaritzeko METAPOSTArekin idazki bidez harremanetan jarrita lopd@metaposta.com helbidean; betiere erabiltzaileak bere nortasuna behar bezala egiaztatuta.

Kreditu-entitateak eta gainerako ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak, bai eta transakzioa gauzatzeko datuak ematen zaizkien zerbitzuekin lotuta dauden ordainketa-zerbitzuak eta zerbitzu teknologikoak ematen dituztenak ere behartuta egon daitezke horiek guztiak kokatuta dauden Estatuko legeriarengatik edo Estatuak hartzen dituen akordioengatik, transakzioari buruzko informazioa beste herrialde batzuetako agintaritza edo erakunde ofizialetara (Europar Batasunaren barrukoak edo kanpokoak) bidaltzera, terrorismoa eta delinkuentzia antolatuaren modu larriak finantzatzearen aurkako borrokaren eta kapitalak zuritzearen prebentzioaren esparruan.