Metapostaren bidez bidaltzeko aplikazioa

METAPOSTA Enpresa aplikazioa

METAPOSTAk egiaztatu duenez, bere zerbitzua erabili dezaketen IGORLE potentzial multzoa badago baina askok ez dituzte ez bitarteko teknikorik ez giza baliabide nahikorik beste igorleek (BBK, Iberdrola, Euskaltel…) METAPOSTA erabiltzeko egin behar izan dituzten garapenak egiteko.

Arrazoi horregatik METAPOSTA Enpresa aplikazioa sortu da, enpresa ertain eta txikiei eta instituzio eta entitate ertainei (udal txikiak, kirol-federazioak, e.a.) ere haien erakundeekin Internet bitarteko interakzio hobea izateko aukera emateko.

METAPOSTA Enpresak ahalbidetuko du:

  • Haien langileei komunikazioak bidaltzea.
  • Bezero eta hornitzaileei, eta baita Administrazioari ere, isilpeko dokumentazioa bidaltzea.

Zerbitzu honetan igorle gisa alta hartzea, doanekoa da. Bakarrik bidalitako dokumentuengatik ordaindu beharko da.

Enpresentzako abantailak

  • Enpresaren dokumentazioa gordetzeko leku segurua.
  • Gastuen aurrezpena.

Edozein enpresak alta hartu dezake METAPOSTA zerbitzuan guztiz doan, Interneteko dokumentu gordailu elektronikoan dokumentazio garrantzitsua jaso eta gordetzeko. Gainera, METAPOSTA Enpresa aplikazioarekin, METAPOSTAren bidez ere bidali dezake erraz.

Ezaugarriak

  • Erabilpen erraza. METAPOSTA Enpresa programa erabiltzeko ez dira teknikariak behar, oso aplikazio intuitiboa eta erabilerraza delako ordenagailuak erabiltzera ohituta daudenen artean, nahiz eta aplikazioen garapenarekin harremanik ez izan.
  • Auto-instalatzen den aplikazioa.
  • Aplikazioa hurrengo sistema eragileetan egikaritu daiteke: Linux, Windows XP, Windows Vista eta Windows 7.
  • Bidalketa seguruak. Dokumentu sorta bakoitza aldez aurretik balioztatzen du aplikazioak eta METAPOSTAri bide seguru batetik bidaltzen dio bere hedapenerako.

Tarifak

Komunikazioen kostuak eurotan (BEZik gabe):

  • 0Kb - 300Kb: 0,113€
  • 300Kb - 600Kb: 0,185€

Interesa daukat METAPOSTA enpresa aplikazioan, zer egin behar dut erabiltzeko?

Hurrengo formularioa bete edo 943 000 833 telefonora deitu.

Enpresaren datuak

Enpresaren ordezkariaren datuak

METAPOSTA zurekin jarriko da harremanetan lehenbailehen.