
Nortasun korporatiboa
Interneteko dokumentu-gordailuaren inguruko proiektua abian jarri zenetik, proiektu horri izena jartzeko euskaraz, gaztelaniaz, catalaniaz, galegoz eta ingelesez esanahia izan zezakeen kontzeptu bat bilatu nahi izan zen. Ahalegin horien emaitza izan zen “METAPOSTA” marka, jatorri desberdineko bi termino konbinatuz sortutakoa; bi termino horiek hainbat hizkuntzatan (grekotik hasiz, enbor indoeuroparretik igaroz eta euskarara iritsiz) aurki daitezke esanahi desberdinekin.
Euskaraz “meta” hitzak lasto piloa esan nahi du, normalean zelaietan edo baserrietatik hurbil egoten dena. “Meta” terminoak oso konnotazio positiboa du, etorkizuna hornitzearekin edo prestatzearekin lotuta baitago. Baina aldi berean, jatorri grekoa duen aurrizkia da, “haratago” esan nahi du eta metafisika, metafora edo metamorfosia moduko hitzetan txertatuta azaltzen da.
“Posta”, italieratik datorren hitza da. Gaztelaniaz honako hau esan nahi du: “Postak leku batetik bestera ahalik eta azkarren eramatea ahalbidetzeko bideetan bi edo hiru legotako distantziara prestatzen ziren zamariak”. Postaren garraioari loturiko eginkizunetik sortzen da “posta-zerbitzuaren” kontzeptua, METAPOSTA sistemaren helburuei estuki loturikoa hain zuzen ere.
Aurrekoaz gain, Europako hizkuntza nagusietan oso antzeko izenak dagozkion neologismoa da Metaposta, hala nola: