3 IPAD AIR 2-en ZOZKETA

3 IPAD AIR 2-en ZOZKETA

PROMOZIOAREN OINARRIAK

3 iPad Air 2 16GB WiFi-ren zozketa

Erakunde sustatzailea

METAPOSTA
IFZ: A01473289
Arabako Teknologia Parkea
Albert Einstein Etorbidea, 44, E-6 baxua
01510 GASTEIZ

Promozioaren oinarriak

Metaposta, S.A.-k 3 iPad Air 2 zozkatuko ditu 2016ko urtarrilaren 5ean, egun horretan, zozketa egitean, lehenengo mailako igorleei gutxienez harpidetza bat eginda dutenen pertsonen artean. Lenenengo mailako igorleak hurrengoak dira: LABORAL KUTXA, LAGUN ARO ASEGURUAK, EUSKALTEL, EROSKI MÓVIL, IBERDROLA, AMVISA, TXINGUDIKO ZERBITZUAK, BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA, GIPUZKOAKO URAK, TECNALIA (IT TXARTELA), EITB, EDP NATURGAS ENERGIA, SPRI (Enpresa Digitalal), KUTXABANK, Lagun-Aro EPSV, Arogestión Ahorro-Jubilación EPSV eta BILBOKO UDALA.

Harpidetza bat baino gehiago izanez gero, partaidetza gehiago izango dute dute zozketan. Zehazki, partaidetza bat gehiago harpidetza bakoitzeko.

Bazterketak

Sustapenetik at geratuko dira: oinarriak betetzen ez dituzten bezero guztiak, sustapen horren gehiegizko edo iruzurrezko erabilera egiten duten pertsonak, eta zerbitzura sarrera automatizatuen benetako aztarnak hautematen direnean.

Zozketa

Zozketa 2016ko urtarrilaren 05ean ospatuko da, ekitaldi publiko batean, eta Metapostan gutxienez lehenengo mailako igorle bati harpidetza bat eginda dutenen erabiltzaileen artean, aldez aurretik ausazkoki finkatuak, ustezko kopuruaren arabera.

Pertsona bakoitzeko sari bakarra emango da. Zentzu honetan, saritutako NAN bakoitza hurrengo zozketatik kentzea erabaki da, eta horrela hurrenez hurren, sari guztiak banatu arte.

Metaposta, sarituekin jarriko da harremanetan, opariaren entrega egiteko. Momentu horretatik aurrera, Metapostak sarituen datu pertsonalen erabili ditzake (izen-abizenak), baita irudia ere, promozioaren “Sarituen Zerrendan” plazaratzeko xede bakarrarekin, bai web gunean, bai sare sozialetan.

Sariak

Zozketako sariak hurrengoak dira:

  • 3 iPad Air 2, 16GB WiFi.

Publizitatea

Zozketa METAPOSTAren erabiltzaileen artean hedatuko du entitateak web-gunea, emailak, sare-sozialak eta beste gune informatiboak erabiliz.