Zer da Metaposta?

METAPOSTA, zure dokumentu-gordailu elektronikoa, zure postontzia Sarean

Dokumentazio guztia gordetzeko leku bakarra

  • Entitateek bidalitako dokumentuak jaso

Orain arte ohiko postontzietan jasotzen genituen gutunak elektronikoki jasoko dira METAPOSTAn.

  • Zure dokumentu pertsonalak igo

Interes pertsonaleko dokumentuak METAPOSTAra igo daitezke bertan gordetzeko.  METAPOSTAn dauden dokumentuak elektronikoki sinatu ahal dira balio legala emanez Administrazioaren aurrean. Igotako dokumentuak gordetzeko 700MBetako gaitasuna du erabiltzaile bakoitzak guztiz doan. Ahalmen hau handitzeko harremanetan jarri zaitez gurekin: Harremana.

Dokumentuak METAPOSTAra heltzen direnean, automatikoki sailkatzen dira, behin betiko dokumentu-gordailu seguru batean gordez, galtzeko edo hondatzeko arriskurik gabe.

Behin dokumentuak METAPOSTAn dituzula, edozein tokitik eta edozein momentuan kontsultatu ahal izango dituzu. Horrela, dokumentazio pertsonala gordetzeko leku seguru eta bakarra izango duzu, paperen sakabanatzea edo galera saihestuz.

Segurtasunak kezkatzen al zaitu?

Segurtasun-arrazoiak direla-eta, dokumentuak bikoiztuta gordetzen dira METAPOSTA erakundearen bi sistema informatikoetan: batetik, EJIE Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresaren bunkerrean eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen Egoitzaren eraikinean bertan. Leku berean Eusko Jaurlaritzaren, Osakidetzaren eta Ertzaintzaren isilpeko dokumentazioa ere gordetzen da.

METAPOSTAk gordetako informazioaren konfidentzialtasuna bermatzen du. Postontzi bakoitza bere erabiltzailearena izango da eta barruko informazioa enkriptaturik dagoenez, bera bakarrik ikusteko gaitasuna izango du.

Zure dokumentu garrantzitsuak mugikorrean

METAPOSTAren doako aplikazioa jaitsi dezakezu zure iPhone, Android edo BlackBerry mugikorrean.

METAPOSTA erabiltzen duten entitateak

Zure enpresaren komunikazioetaz gain, postontzi barruan aukeratzen dituzun entitateen dokumentazioa ere jasoko duzu. Hauek dira METAPOSTA erabiltzen duten entitateak:

Administrazio Publikoa

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila - SPRI
  • Osakidetza
  • Lanbide
  • Bilboko Udala

Finantza Entitateak

  • Bankoa Crédit Agricole
  • Kutxabank
  • Laboral Kutxa

Energia konpainiak

  • Iberdrola
  • EDP NATURGAS ENERGÍA

Telefono operadoreak

  • Euskaltel
  • Eroski Móvil

Ur partzuergoak

  • Amvisa
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
  • Gipuzkoako Urak
  • Txingudiko Zerbitzuak

Aseguru-etxeak eta Borondatezko Aurreikuspeneko Erakundeak

  • Lagun Aro Aseguruak
  • Lagun-Aro, EPSV
  • Arogestion Ahorro-Jubilación, EPSV

Entitate pribatuak

  • MONDRAGON Korporazioa
  • Euskadi Txirrindularitza Iraskundea
  • EiTB
  • KZgunea
  • Tecnalia - IT Txartela
  • Bilboko Merkataritza Ganbera
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganbera
  • Mutualia
  • Euskal Encounter

Entitate gehiago ikusi

Alta hartu METAPOSTAn guztiz doan