Eusko Jaurlaritzako 67.000 funtzionariok beraien nomina METAPOSTA bidez jaso ahalko dute

Eusko Jaurlaritzako 67.000 funtzionariok beraien nomina METAPOSTA bidez jaso ahalko dute

13/Sep/2012

Mon, 02/12/2018
2012ko irailak 13

Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren bitartez, eta METAPOSTAk hitzarmen bat sinatu dute langile publikoei haien soldatak eta beste komunikazioak postontzi elektroniko eta dokumentu-gordailu hau erabiliz bidaltzeko asmoz. Akordioa Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan sinatu dute, gaur goizean, Bernabé Unda Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sailburuak, METAPOSTAren izenean, eta Idoia Mendia Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailburuak, Xabier Sabalza METAPOSTAko presidenteordea eta Eusko Jaurlaritzako Informazio Gizartearen zuzendariaren aurrean.

Euskal Administrazio Publikoaren 67.000 langileek haien lan-komunikazioak (bereziki, soldatak) METAPOSTAko postontzi elektronikoan jaso ahal izango dituzte. Gaur egun, zerbitzuak Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Iberdrola, Euskaltel edo euskal ur-partzuergoak ditu haien igorleen artean, eta urte honetan zehar, Movistar, Naturgas eta Osakidetza edo Lanbide bezalako erakunde publikoak batuko dira.

Bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila sistemaren integrazioa prestatzen ari da batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasleei kurtso amaieretan espediente akademikoak bidaltzeko. Halaber, Kultura Sailak Kultura Klub ekimenarekin parte hartuko du METAPOSTAren bidezko komunikazioen bidalketetan, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak bide elektroniko, seguru, konfidentzial eta legal hau erabiliko du langabeekin komunikatzeko.

IT Txartela

Indrustria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren bitartez integratu da bere barne-komunikazioak eta gizarte edo enpresekin izango dituztenak METAPOSTAren bitartez kudeatzeko eta, era berean, IT Txarteleko ziurtagiriak bidaltzeko. Azken honi dagokionez, aipatu behar da herritarrek haien informatika-ezagutzen ziurtagiri ofizial hauen historikoa haien METAPOSTAko postontzian jaso ahal dutela jada.

METAPOSTA Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailuko zerbitzu gisa jaio zen pasa den urteko otsailaren 16an. Geroztik, 30.000 pertsona inguru dira zerbitzu honen erabiltzaile