Landing Delivery

Metaposta Delivery

Metaposta Deliveryk dokumentazio konfidentziala modu seguru eta legezkoan digitalki entregatzeko soluzio bat eskaintzen dio edozein erakunderi.

Diseinu erraz eta intuitiboarekin aurkezten da, eta era berean, enpresa batek dokumentazioa legez entregatzeko soluzio digital bat ezartzeko behar dituen funtzionalitate guztiak biltzen ditu.

Nola lagundu dezake Metaposta Delivery zure erakundean?

Postontzi seguru bat hartzaile bakoitzarentzat: METABOX

Ikus ezazu

Sinadura Elektronikoko soluzioak: METAFIRMA

Ikus ezazu

Legezko zaintza elektronikoa

Ikus ezazu

EKS duten diploma elektronikoak

Ikus ezazu

Erakundeak entregatu behar duen edozein dokumentu motara egokitzen da zerbitzua, eta erakunde igorlearen harpidedun guztiei bidalketa masiboak egiteko aukera eskaintzen du.

Abantailak

1

Inbertsio edo mantentze-kosturik gabe. Prezioa dokumentu-bidalketa bakoitzari dago lotuta.

2

Pertsonen lana eraginkorragoa izatea baimentzen du entitatearen kudeaketa-gastuak murriztuz.

3

Enpresaren komunikazioa hobetzen du bai kanpora bai barnera begira.

4

Digitalizazio bidean urratsak eman, baina segurtasunez eta Datu Pertsonalak Babesteko Legea betez.

Gehiago sakondu nahi duzu?

Astelehenetik ostiralera, 9etatik 19etara, hurrengo arreta-zerbitzuen bidez laguntzen zaitugu:

Zerbitzu digital aurreratuak aplikazio bakarrean

Ezagutu ezazu Metaposta Delivery aplikazioaren eskaintza osoa eta etekina atera zure erakundean.

Postontzi seguru bat hartzaile bakoitzarentzat: METABOX

Hartzaileek ez dute METAPOSTAn alta emanda egon behar dokumentazioa jasotzeko. METABOX postontzi-soluzioarekin, igorleak postontzi pribatua eta segurua sortu ahal izango die, bidaltzen dizkien dokumentuak esklusiboki jasotzeko.

Igorleak berak Metaposta Deliverytik kudeatzen ditu dokumentazioa bidali nahi dien hartzaile bakoitzarentzat sortu nahi dituen postontziak.

Sinadura elektronikoko soluzioak: METAFIRMA

Erakunde bakoitzak behar izan ditzakeen sinadura-prozesu desberdinak kontuan izanik, Metaposta Deliveryk bidalketa-programaren barnean hartuta dagoen sinadura elektronikoko soluzio malgu bat eskaintzen du.

Gainera, hartzailearen sinadura behar duten dokumentuak, adibidez kontratuak, METAFIRMA gune seguruan sina daitezke, eta bi alderdiei automatikoki bidaliko zaizkie sinadura guztiak egin direnean.

Fakturak, kontratuak, aktak, txosten medikoak... Metaposta Deliveryrekin sinatu eta entregatu behar den edozein dokumentu bidal daiteke.

Legezko zaintza elektronikoa

Dokumentu elektronikoak legeak ezartzen duen denboraz artxibatzeko, denboran zehar dokumentu horien osotasuna bermatzen duen biltegiratze-sistema bat izatea beharrezkoa da, dokumentu-estandarren bilakaera edozein izanik ere.

METAPOSTAk, legezko zaintzaren bitartez, bermatzen du dokumentuak sinatu diren unetik aurrera ez direla aldatu eta, prozesu judizial baten aurrean, hori frogatzeko beharrezkoak diren ebidentzia elektronikoak eskaintzen ditu.

Enpresek euren dokumentuak zaindu ditzakete, eta bezero eta hornitzaileei dokumentazioa jasotzeko eta beti legez zainduta edukitzeko leku bat eskaini diezaiekete.

EKS duten diploma elektronikoak

Esparru akademikoa digitalizazioaren aldeko apustua egiten ari da, ziurtagiriak eta diplomak bidali eta entregatzeko soluzio gisa. Horrela, ikastetxeek ikasleei elektronikoki sinatutako dokumentu bat eskaintzen diete, dokumentu tradizionalen balio berdina duena eta paperarekiko hainbat abantaila eskaintzen dituena, adibidez kontserbazioa, aldaezintasuna eta egiaztapena.

Euskarri horrek dituen beste abantaila batzuk inprimaketa-kostuen murrizketa eta berehalako erabilgarritasuna dira, eta gainera egiaztapen-kode seguru (EKS) bat dauka, diploma inprimatu nahi izanez gero haren baliozkotasuna egiaztatzea ahalbidetzen duena.