
Zer da Metaposta eta nola erregistratu
Orain arte ohiko postontzietan jasotzen genituen paperezko gutunak elektronikoki bidaltzen dituzte orain entitateek METAPOSTAra: Iberdrola, EDP NATURGAS ENERGÍA, Euskaltel edo ur-partzuergoen fakturak, Kutxabank edo Laboral Kutxaren laburpenak...
Interes pertsonaleko dokumentuak METAPOSTAra igo daitezke bertan gordetzeko. METAPOSTAn dauden dokumentuak elektronikoki sinatu ahal dira balio legala emanez Administrazioaren aurrean.
METAPOSTAn jasotzen diren dokumentu guzti hauek, automatikoki artxibatzen dira, dokumentu-gordailu SEGURU batean behin betiko gordez, galtzeko edo hondatzeko arriskurik gabe.
Era honetan, edozein tokitik eta edozein momentuan kontsultatu ahal izango dituzu zure dokumentuak. Horrela, dokumentazio pertsonala gordetzeko leku seguru eta bakarra izango duzu, paperen sakabanatzea edo galera saihestuz.
Hiru modu hauen bidez har dezakezu alta: