Sinadura elektronikoko soluzioak: METAFIRMA

METAFIRMA: KONTRATU ETA HITZARMEN ELEKTRONIKOAK BIDALI, SINATU ETA ZAINTZEA

Munduko edozein tokitan dauden alderdien arteko merkataritza- eta lan-kontratuak sinatzen eta gordetzen ditu

Enpresa askok bi alderdiek sinatu, entregatu eta zaindu beharreko kontratuak formalizatzen dituzte egunero. Eragiketa horiek paperean eginez gero izapidean denbora asko galtzen da, sortutako papera metatzen da eta denboran zehar biltegiratutako dokumentu guztiak ondoren kudeatzeko eragozpenak sortzen dira.

Kontratuen administrazio-kudeaketa digitalizatu eta arintzeko aukera ematen duen estrategia bat inplementatzeko dagoen premiari erantzuten dio METAFIRMAK, sinadura elektronikoko soluzioak gaineratuz eta dokumentuen joan-etorri fisikoa saihestuz. Gainera, azpiegituran edo garapen-zerbitzuetan inbertsiorik egin behar izan gabe. Dagoen kostu bakarra, egindako eragiketa bakoitzean erabiltzeagatik eratorritakoa da.

Zer da METAFIRMA?

METAFIRMA, mota guztietako kontratuak bitarteko elektronikoen bitartez formalizatzeko konfiantza- eta segurtasun-ingurune bat eskaintzen duen eta sinadura elektronikoan oinarritzen den legezko soluzio digitala da.

Zerbitzu honek dokumentuak euren jabeei modu fede-emailean entregatzen dizkie eta era berean kontratuak formalizatzeko prozesu osoa bermatzeko beharrezkoak diren sinadurako eta bizitza luzeko zaintzako funtzionalitateak hartzen ditu barnean.

Sinadura-soluzio desberdinak

  • Onartutako ziurtagiri digitala duen sinadura.
  • Sinadura aurreratua mugikorrarekin.
  • Sinadura aurreratu biometrikoa.

Arrakasta-kasu bat

Petronorrek METAPOSTA erabiliz kontratu bakoitzeko kostua % 80 murrizten du, digitalizazioarekin
METAPOSTA Petronorren merkataritza-kontratuak izapidetzeko kanal bakarra bihurtu da, eta martxan jarri zenetik kontratuak formalizatzeko batez besteko denbora 8 astetik zazpi egunera jaitsi da.

 

Informazio gehiago eskaintzen dizugu 943 000 833 telefono-zenbakian edo metaposta@metaposta.com helbidean.