Metafaktur

Metafaktur, faktura elektronikoak bidaltzeko kanal segurua

Zer da METAFAKTUR?

25/2013 LegeaMETAFAKTUR fakturak legeak ezartzen dituen baldintzak betez elektronikoki bidaltzeko aplikazioa da.

  • Fakturak elektronikoki IGORTZEN dituen enpresarentzat:
    Bere bezero guztiei, modu seguruan eta 25/2013 legea betez fakturak elektronikoki bidaltzeko kanal segurua.
  • Fakturak elektronikoki JASOTZEN dituen enpresarentzat:
    Arrakasta-kasuakBere hornitzailearen fakturak jaso eta gordetzeko dokumentu-gordailu elektroniko segurua. METAFAKTUR faktura horien zaintza egingo du Legeak adierazten duen bezala. 

Nola erabiltzen da METAFAKTUR?

METAFAKTUR fakturazio prozesuaren amaieran integratzen da, faktura elektronikoak bezeroaren postontzian berme guztiekin entregatuz. Proposamenaren erraztasunari esker, edozein erakunderen baldintzetara egokitu daiteke; bere interesen eta ahalmenen arabera bere fakturazio sistemarekin integrazio-maila erabakiko du.

Zenbat balio du METAFAKTUR?

16 zentimo BEZarik gabe balio du faktura bat bidaltzea eta instalazioak ez du inolako kosturik.

Berme osoa faktura elektronikoen bidalketetan

METAFAKTUR bidez fakturak bidaltzeak, 25/2013 Legearen betebeharrak betetzeaz gain, Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzen du.

  • Postontzien jabeen identifikazio frogagarria, bai pertsona fisikoena, bai juridikoena.
  • Postontzi bakoitzera igorle bakoitzak egindako bidalketen ziurtasuna.
  • Metafaktur postontzietako dokumentu bakoitzaren kontrola eta sarreren log-a.
  • Bidalketa eta biltegiratze guztiak zifraturik daude.
  • Fitxategi bat ezabatzean honen ziurtasuna geratzen da, gainera, sarreren Cuando se elimina un fichero queda constancia de eliminación y además, el historikoa osorik mantentzen da.

Fakturentzako zaintza elektroniko legala

METAFAKTUR betebehar legalak ebazten ditu:

  • Fakturen jatorria eta norakoa egiaztatzen ditu.
  • Dokumentuen osotasuna bermatzen du.
  • Dokumentuan aldaketak saihesten ditu eta sarreren trazabilitatea eskaintzen du.
  • Denboran zehar igorlearen sinaduraren balioa bermatzen du berriro ere sinatuz eta Izenperekin denbora-sigilua aplikatuz.

METAFAKTUR zerbitzua erabili nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu harremanetan jarri zaitez gurekin: 943 000 833 - metaposta@metaposta.com.