
METABOX
Enpresek euren langile edo bezeroen esku jar dezakete METABOX gune segurua, dokumentazio pribatua bidaltzeko: nominak, prestakuntza-ziurtagiriak, txosten medikoak eta abar.
METABOX soluzio globala da, eta baliabide horrekin igorleak produktibitatea hobetu ahal izango du bere hartzaile-unibertsoari bidalketak eginez, eta une oro METAPOSTAren segurtasunari eutsiz. Igorleak konfiantzazko hirugarren gisa dihardu, eta dokumentazioa METABOXera noiz eta nori bidaltzea erabakitzen du.
Erakunde igorleak Metaposta Delivery bidalketa-aplikazioa instalatuta dauka bere ordenagailuan, eta aplikaziotik, Excel erraz baten bitartez, METABOX postontzi guztiak sortzen ditu dokumentazioa bidali nahi dien NAN edo IFKekin.
Bidali behar diren dokumentuek PDF formatuan egon behar dute eta aplikaziotik bertatik sina daitezke.
Postontziak sortu eta bidali beharreko dokumentuak prestatu ondoren, Metaposta Deliveryn kargatzen dira eta METABOX postontzietako bakoitzean entregatzen dira.
METABOXen prezioa dokumentu-bidalketa bakoitzari dago lotuta; bidalketa-programa instalatzeak edo METABOX postontzi bat edukitzeak ez du inolako kosturik.
Sinatu gabe komunikatzearen kostua (prezioa BEZik gabe):
Sinatuta dauden eta legezko zaintza duten komunikazioen kostua (prezioa BEZik gabe):
Mercedes-Benz enpresak METABOXen bitartez bidaltzen ditu Gasteizko langileen nominak
Metapostak Mercedesen kudeaketa-sistemak hobetzen ditu, Gasteizko Mercedes-Benzeko langile bakoitzarentzat online postontzi bat sortuz, eta giza baliabideen sailak sortzen duen dokumentazio guztia modu seguruan entregatzen dio.
METABOX soluzioarekin Gasteizko Mercedes-Benzek nominak eskura entregatzetik eratorritako arazoak konpontzen ditu neurri handi batean, eta Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betetzen duela bermatzen du.