
METAPOSTA dokumentazioa eguneraturik izatera lagunduko dizun doako aplikazioa da. Mugikorrean jaso fakturak, banku-laburpenak, ziurtagiriak... modu seguruan eta konfidentzialtasun osoz.
Gainera, METAPOSTAko aplikazioarekin oso erraza da nahi dituzun dokumentuak digitalizatu eta igotzea. Zure dokumentuak edozein momentutan eta edozein tokitik ikusi ahal izango dituzu aplikazio honi esker.
METAPOSTA erabiltzen hasteko doako kontu bat ireki www.metaposta.com web-gunean.
Erabiltzaileek METAPOSTAn gorde dezakete haientzat balioa duten dokumentu horiek, beraz, dokumentu hauen konfidentzialtasuna bermatzeko, beharrezkoa da erabiltzaile bakoitzari zalantzarik gabeko identifikazioa egitea.
Alta har dezakezu guztiz doan edozein KZgunea-n, online bankatik (Kutxabank, Laboral Kutxa edo Bankoa) eta ziurtagiri digitalarekin www.metaposta.com-en.
METAPOSTAn ziurtagiri digitalarekin sartzen alda dezakezu pashitza (mugikorreko aplikaziotik ez dago erabilgarri).
Ziurtagiri digitalik ez baduzu, 943 000 833 telefonora deituz edo metaposta@metaposta.com emailera idatziz pasahitz berri bat eska dezakezu.
Dokumentu-gordailua erabiltzailearena da eta METAPOSTAren bidez egiten diren komunikazio guztiak zifraturik doaz. Datu pertsonalak, maila altuko Datuen Babeserako Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera tratatzen dira.
Dokumentuak bikoiztuta gordetzen dira METAPOSTA SA erakundearen bi sistema informatikotan: batetik, EJIE SAren -Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresaren- bunkerrean eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak Lakuan (Gasteiz) duen Egoitzaren eraikinean bertan.
Zure zalantzak argituko ditugu 943 000 833 telefonoan eta metaposta@metaposta.com emailean 9etatik 19etara.
Bermeak/erosketa-tiketak, bidai erreserbak, ziurtagiriak, txostenak... Beti ondo gordeta, galtzeko arriskurik gabe eta seguru izan nahi dituzun dokumentu horiek. Gainera, aplikaziotik bertatik argazki bat atera dezakezu eta METAPOSTAra igo zuzenean.
Bai, METAPOSTA online zerbitzu bat da, beraz, Interneteko konexioa izatea beharrezkoa da erabiltzeko.
Zure kontutik oharrak konfigura daitezke email bat jasotzeko METAPOSTAn dokumentu bat jasotzean. Ohar hauek, dokumentu motaren edo igorlearen arabera konfigura daitezke.
Konfigurazio hau ezin da mugikorreko aplikaziotik egin, bakarraik nabigatzaile-bertsiotik egin daiteke.
Zure mugikorraren sistema operatiboa aukeratu:
METAPOSTAn edozein formatuko artxiboak gorde daitezke, baina aplikaziotik soilik zure mugikorrak onartzen dituen horiek ikusi ahal izango dituzu.
Lehendabizi ikusi nahi duzun dokumentuaren gainean jo ezazu. Dokumentuaren xehetasunaren barnean "Ikusi" botoia sakatu. Deskarga ostean dokumentua irekiko da.
Sarrerako postontzitik edo beste edozein karpetatik dokumentuak igotzeko ikonoa agerian dago: "+". Bertatik hiru aukera ditugu: argazki bat egin momentuan igotzeko, galeriako argazki bat aukeratu edo mugikorrean gordeta ditugun artxiboen artean aukeratu.
Artxiboaren gainean segundu batzutan zehar ikutzen (bertan sartu gabe), hainbat atal dituen ikono bat agertuko da, eta horien artean dokumentuak mugitzeko aukera dago.
Bi modu daude dokumentuak etiketatzeko:
METAPOSTAko erabiltzaileekin dokumentuak edo fitxategiak partekatzeko bi bide dituzu:
Dokumentuak erabiltzailearen NANaren bidez partekatzen dira. Erabiltzaile batekin dokumentu bat partekatzean erabiltzaile hori faboritoetan geratzen da.
Artxiboak ezabatzeko bi modu daude:
Dokumentuak ezabatuen karpetan geratzen dira eta, bertatik, berreskuratu ahal dira.
Ezabatutako dokumentuak ezabatuen karpetan geratzen dira eta, bertatik, berreskuratu daitezke. Dokumentu bat berreskuratzeko dokumentuaren xehetasunean sartu beharko gara eta menu barruan agertzen den "Mugitu" aukera sakatu (normalean, menua mugikorraren beheko aldean agertzen da, pantailatik kanpo, baina mugikorraren arabera alda daiteke).
METAPOSTAn dokumentuak etiketatzeko bi bide dituzu:
Bermeak, erosketa-tiketak, bidai-erreserbak, tituluak, txostenak... Eskura eta ondo gordeta eduki nahi dituzun dokumentu garrantzitsu horiek, azken finean. Gainera, aplikazio beretik, argazki bat eginez oso erraz igo dezakezu METAPOSTAra nahi duzun hori.
METAPOSTAn edozein formatuko artxiboak gorde daitezke, baina aplikaziotik soilik zure mugikorrak onartzen dituen horiek ikusi ahal izango dituzu.
"Artxibo" atalaren barruan sortzen dira karpetak. Karpeta bakoitzaren barne, baita ere, azpi-karpeta berriak sortu daitezke. Artxibo barruan edo beste edozein karpetaren barne karpeta berri bat sortzeko,"+" botoia sakatu beharko da.
Karpetaren gainean segundu batzutan zehar ikutzen (bertan sartu gabe), arkatz formako ikono bat agertuko da karpeta izendatzeko, eta paperontzi itxurako ikono bat karpeta ezabatzeko.
"Etiketak" aukeratik "+" botoia sakatuz.
Bi modu daude dokumentuak etiketatzeko: