Lege oharra

Lege oharra

Lege-abisu eta -jakinarazpen horiek (aurrerantzean "Lege Abisua") METAPOSTA SAk (aurrerantzean "METAPOSTA") Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen Interneteko "www.metaposta.com" atari-zerbitzuaren (aurrerantzean "Ataria") erabilera arautzen dute.

Atariko orrietan nahiz eskainitako zerbitzuetan nabigatzeak eta horiek kontsultatzeak berekin dakar ondoren deskribatuko diren baldintza orokorrak onartzea.

Cookie Politika

Cookieak, web zerbitzari baten bitartez zure ordenagailu edo mugikorrean gordetzen diren textu-artxiboak dira; zerbitzari horrek izango du soilik artxibo hori irakurtzeko gaitasuna, eta horren bidez, web-gunea nabigazio lehentasunak oroitzeko gai izango da, erabiltzailea eta web-gunearen arteko elkarrekintza azkarragoa eta errazagoa izateko.

Ataria erabiltzeko, beharrezkoa da METAPOSTAk bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea erabiltzaileak. METAPOSTAk cookieak erabiltzen ditu erabiltzailea atariaren guneetan eta web-orrietan barrena nabigatzen ari denean. Atariaren webgune eta web-orrietan erabil daitezkeen cookieak ordenagailu jakin bateko nabigatzaileari soilik lotzen zaizkio, eta berez ez dituzte ematen erabiltzailearen datu pertsonalik. Erabilitako cookiek ezin dituzte irakurri beste hornitzaile batzuek sortutako cookie fitxategiak.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, pantailan cookieak jaso izanaren abisua jasotzeko eta bere disko gogorrean cookieak instalatzea saihesteko. Horri buruzko informazioa hedatzeko erabiltzaileak bere nabigatzailearen argibideak kontsultatu beharko ditu. Erabiltzailearen disko gogorrean cookieak instalatzea saihesteko aukera aktibatu ez bada, erabiltzaileak disko gogorra esploratu ahal izango du bere sistema eragilearen laguntzari jarraituz.

Atari honek hurrengo cookie motak erabiltzen ditu:

  • Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
  • Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Ataria erabiltzeko baldintzak

Erabiltzaileak honako konpromiso hau hartzen du: Ataria eta horko Zerbitzuak legearen eta Lege Abisu honen arabera erabiltzea.

Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak legez kontrako helburuekin edo ondorioekin erabiliko, Lege Abisu honetan debekatuta dauden, hirugarren eskubide eta interesentzat kaltegarriak diren, edo Zerbitzuen, informatika-ekipoen, dokumentuen, artxiboen eta METAPOSTAren edo Interneteko edozein erabiltzaileren edozein informatika-ekipotan gordetako eduki ororen ohiko erabilera edozein modutan kaltetu, gainkargatu, hondatu edo eragotz lezaketen helburuak edo ondorioak, alegia.

Atariko web-orrien edukia (barnean sartuta mugarik gabe irudiak, testuak, markak, merkataritza-izenak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak) METAPOSTAren edo hirugarrenen jabetza intelektuala da, kontrakoa adierazten bada izan ezik.

METAPOSTAweb-orri horien jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztien titularra da, eta erabiltzaileak orri horietara sartzea edo orri horiek erabiltzaileak ez du esan nahiko, inola ere, erabiltzeko ezein lizentzia edo METAPOSTAren titulartasunekoa edo jabetzakoa den elementu ororen gaineko eskubidea ematen denik.

Debekatuta dago web-orri horietako edukiak kopiatzea, bikoiztea, berriz banatzea, merkaturatzea edo eduki horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, nahiz eta iturriak aipatu, salbu eta METAPOSTAren esanbidezko eta idazki bidezko baimena badago.

Erabiltzaileak Zerbitzuen bidez ematen duen informazio orok egiazkoa izan behar du. Erabiltzaileak bermatuko du Zerbitzuetan izena emateko beharrezkoak diren inprimakiak betetzearen ondorioz ematen dituen datu guztiak benetakoak direla. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da METAPOSTAri emandako informazio guztia etengabe eguneratuta edukitzea.

Adingabeek Zerbitzuak erabili ahal izateko gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena beharko dute eta horiek izango dute beren kargura dauden adingabeek egindako egintzen ardura.

Edozein kontsulta edo jakinarazpen egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan Atariko Harremanetarako atala erabiliz edo posta elektronikoko mezu bat bidaliz honako helbide honetara: metaposta@metaposta.com.

Edozein jakinarazpen bidaltzeak esan nahiko du Pribatutasun-politika onartzen dela.

METAPOSTAk edozein unetan kendu edo eten diezaieke, aurretiaz jakinarazi gabe, Zerbitzuen erabilera Lege Abisu honetan ezarritakoa betetzen ez duten Erabiltzaileei.

Bermeak baztertzea

METAPOSTAk Atarian azaltzen den informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea du, baita bertan sartzeko aukera aldi baterako edo behin betiko mugatzeko eta eragozteko ere egokitzat hartzen duenean.

METAPOSTAk ez du bermatzen Atariaren eta horren Zerbitzuen erabileraren pribatutasuna eta segurtasuna, eta, bereziki, ez du bermatzen baimenik gabeko hirugarrenek jakitea Erabiltzaileek Atariari nahiz horren Zerbitzuei zer nolako erabilera ematen dioten, erabilera horren baldintzak, ezaugarriak eta zirkunstantziak.

METAPOSTAk ez du bermatzen Edukien edo Zerbitzuen bidezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasun, egiazkotasuna, zehaztasuna eta egunerokotasuna.

METAPOSTAk ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere Atariaren bitartez hirugarrenek ematen dituzten zerbitzuetan ez dela erabiltzailearen informatika-sisteman edo gordetako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin litzakeen birusik edo bestelako elementurik izango.

Atariak loturako gailu teknikoak jartzen ditu Erabiltzaileen eskura, hala nola estekak, iragarki-bandak, botoiak, direktorioak eta bilatzeko tresnak, Erabiltzaileei ahalbidetzen dietenak hirugarren batzuenak diren eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten webguneetan sartzea (aurrerantzean "Gune estekatuak"). Lotura horiek Atarian jartzearen helburu bakarra zera da, Erabiltzaileei laguntzea Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak bilatzen eta horietan sartzen.

Bilatzeko tresnen emaitzak hirugarrenek zuzenean ematen dituztenez, METAPOSTAK ezin ditu emaitzak kontrolatu.

METAPOSTAk uko egiten dio erabiltzaileek beren web-orrien bitartez informazioa trukatzearen ondorioz sortzen den erantzukizun orori. Web-orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzukizuna adierazpen horiek egiten dituenarena da.

METAPOSTAren web-orrien erabiltzaileek legeak eta trafiko-erabilerak errespetatuz erabili behar dituzte, eta METAPOSTAren aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute aipatutako betebeharra ez betetzegatik sor daitezkeen kalte eta galera ororengatik.

Datu pertsonalak babestea

Zerbitzuetako batzuk erabiltzeko, Erabiltzaileek hainbat datu pertsonal (aurrerantzean, "Datu Pertsonalak") igorri beharko dituzte METAPOSTAra. METAPOSTAk modu automatizatuan erabiliko ditu Datu Pertsonalak, Datuak Babesteko bere Politikan azaltzen diren helburuekin eta hango baldintzak kontuan hartuta.

Datu pertsonalak edozein unetan aldatu ahal izango dira Atariko Nire datuak ataletik.

METAPOSTAk hartu ditu legez eskatutako segurtasun-maila guztiak datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta neurri tekniko gehigarriak instalatzeko ahalegina egingo du. Hala eta guztiz ere, Erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

Legeria aplikagarria

Lege Abisu hau Espainiako legeriak arautzen du alderdi guzti-guztietan.