KUTXA eta METAPOSTAren zozketaren oinarriak

PROMOZIOAREN OINARRIAK

6 iPad 16GB WIFI + 3G

Erakunde sustatzailea

METAPOSTA
IFZ: A01473289
Miñanoko Teknologi Parkea
Albert Einstein Etorbidea 44, E6 baxua
01510 VITORIA-GASTEIZ

Promozioaren oinarriak

Metaposta, S.A.-k 6 iPad wifi 3G (16 giga) zozkatuko ditu 2012ko ekainaren 20an eta abuztuaren 1ean, maiatzaren 5etik uztailaren 31ra arte Kutxanet (Kutxaren online banka) zerbitzuaren bitartez METAPOSTAn alta hartzen duten pertsona guztien artean.

Bazterketak

Sustapenetik at geratuko dira: oinarriak betetzen ez dituzten bezero guztiak, sustapen horren gehiegizko edo iruzurrezko erabilera egiten duten pertsonak, eta zerbitzura sarrera automatizatuen benetako aztarnak hautematen direnean.

Zozketa

Zozketak 2012ko ekainaren 20an eta abuztuaren 1ean ospatuko dira, ekitaldi publiko batean, eta METAPOSTAn Kutxanet zerbitzuaren bitartez alta hartu duten NANen artean egingo da, aldez aurretik ausazkoki finkatuak, ustezko kopuruaren arabera.

Pertsona bakoitzeko sari bakarra emango da. Zentzu honetan, saritutako NAN bakoitza hurrengo zozketatik kentzea erabaki da, eta horrela hurrenez hurren, zozketak 6 sariak banatu arte.
METAPOSTA sarituekin jarriko da harremanetan opariaren entrega egiteko. Momentu horretatik aurrera, METAPOSTAk sarituen datu pertsonalak erabili ditzake (izen-abizenak), baita irudia ere, promozioaren “Sarituen Zerrendan” plazaratzeko xede bakarrarekin, bai web gunean, bai sare sozialetan.

Sariak

Sariak, 3.045,78 euroko salneurria dutenak, hurrengoak dira:

  • 6 iPad 16 GB wifi + 3G

Publizitatea

utxak zozketa bere bezeroen artean hedatuko du. METAPOSTAk eta Kutxak, sare-sozialak erabiliko dituzte zozketa zabaltzeko.

Lurralde eremua

Euskal Autonomia Erkidegoa.