JARDUNALDIA ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEAN: Enpresak identifikazio digitalaren, sinaduraren eta zaintza elektronikoaren gainean Europako araudira (eIDAS) egindako beharrezko egokitzapena

JARDUNALDIA ARABAKO TEKNOLOGIA PARKEAN: Enpresak identifikazio digitalaren, sinaduraren eta zaintza elektronikoaren gainean Europako araudira (eIDAS) egindako beharrezko egokitzapena

17/May/2016

Mon, 02/12/2018
2016ko maiatzaren 17an

Arabako Parke Teknologikoak, Metaposta eta BSK Legal & Fiscal Asociados-ekin elkarlanean, gosari teknologikoa antolatu du Europako araudi berriaren testuinguruan aldaketak eta aukerak ezagutzera emateko, betiere, barne-merkatuko identifikazio elektronikoari eta transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuekin lotuta. Gosaria asteazkenean izango da, ekainaren 8an, 9:30etik 11:45era, Arabako Parke Teknologikoko Eraikin Nagusian.

Araudi berriak (EB), 910 zenbakia duenak, 2014ko uztailaren 23koak, 2016ko uztailaren 1ean martxan jarriko denak, pertsona fisikoaren sinadura elektroniko kualifikatua eta pertsona juridikoaren zigilu elektronikoa arautzen ditu. Derrigorrez bete beharreko araudi berri hau aukera ona da pertsonentzako eta erakundeentzako zerbitzu digital aurreratuak sozializatzeko.

Jardunaldi honen helburua araudi-aldaketen inguruan kaltetutako erakundeei laguntzea eta kudeaketa- eta komunikazio-prozesuen digitalizazioan irtenbide praktikoak partekatzea da.

eIDAS-ek aukera teknologiko berriak eta interesgarriak zabaltzen ditu sinadura, zigilu eta zaintza elektronikorako, eta hedapena errazten duten berme juridiko handiagoak dakartza berekin.