IT Txartelak METAPOSTA aukeratzen du bere frogen ziurtagiriak bidaltzeko

IT Txartelak METAPOSTA aukeratzen du bere frogen ziurtagiriak bidaltzeko

04/Sep/2012

Mon, 02/12/2018
2012ko irailak 04

Logo IT-TxartelaUztailetik aurrera, IT Txarteleko erabiltzaileek METAPOSTAko postontzi pertsonaletan jasotzen ari dira gainditutako frogen ziurtagiriak. IT Txartelak bere erabiltzaileei egindako komunikazioetan segurtasuna eta konfidentzialtasuna gehitzeko helburuz hautatzen du METAPOSTA zerbitzua. Halaber, zerbitzu hau erabiliz, IT Txartelak bere erabiltzaileei egindako frogen ziurtagiriak balio legala duen artxibo pertsonal batean gordetzeko aukera ematen die, beste entitateek bidaltzen dizkieten edo beraiek igotzen dituzten garrantzi handiko dokumentuekin batera.

IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du. Ezagutza hauen ziurtagiri-emailea Tecnalia Research & Innovation (Tecnalia R&I) entitatea da, METAPOSTAren akzionista eta orain, zerbitzu honetan dokumentazio-igorlea ere.

IT Txartelako erabiltzaileak kontuan izan beharko du matrikula egiteko orduan ziurtagiria gainditu duela egiaztatzen duen titulua bere METAPOSTAko postontzi pertsonalean jasoko duela. Hartarako, beharrezkoa da METAPOSTAn alta hartzea IT Txartelako froga egin aurretik.