METAPOSTAri buruzko ikastaroak
KZgunea zentro-sareak, alta presentzialak egiteaz gain, METAPOSTArekin batera jarduten du sistemaren ezaugarrei buruzko jakintza sakondu nahi dutenen doanezko prestakuntzan.
Prestakuntza presentziazkoa izango da eta bi ikastaro motetan banatuko dira: oinarrizko ikastaroak eta ikastaro aurreratuagoak, KZgunearen ohiko prestakuntza-moduluen barne egongo direnak.
Ikastaro trinkoak dira, 2 orduko iraupenekoak, erabiltzaileak METAPOSTArekin harremanetan bizkor jartzea ahalbidetzen duena.
Ikastaroen helburuak honako hauek dira:
- METAPOSTAri buruzko ikuspegi orokorra izatea.
- METAPOSTA sistemaren logika eta Mezulari-Erabiltzaile mugimendua ulertzea.
- METAPOSTA sistema erabili ahal izateko aurretiazko baldintza teknikoen eta administratiboen berri izatea.
- METAPOSTA sistema arrakastaz erabili ahal izateko kontuan izan behar diren lege-, teknika- edo praktika-arloko alderdi kritikoen berri izatea.
- METAPOSTA sistema behar bezala erabiltzen ikastea.
- METAPOSTAko informazio pertsonalaren antolamenduari dagokionez jardunbide egokien berri izatea.
Ikastaroak izango diren KZgune zentroen zerrenda eta hauen ordutegiak jakiteko hurrengo bideak dituzu:
- www.kzgunea.net
- 945 016 100 telefonora deituz (astelehenetik ostegunera 8etatik 13:30etara, eta ostiraletan 8etatik 15etara).
- kzc@kzgunea.net emailaren bitartez.