
Pasahitza ahaztu duzu?
Bi modu daude METAPOSTAren pasahitza berria jasotzeko:
Zure pasahitza erraz aldatzeko aukera duzu METAPOSTAra zure ziurtagiri digitalarekin sartuz (NAN elektronikoa, Izenpe txartela, ONA txartela eta Camerfirma txartela). Kontua itxuratzeko aukeren artean, "Nire datuak" aldatzeko atalean, behean dagoen "Pasahitza aldatu" botoia sakatuz alda dezakezu.
METAPOSTAko pasahitza berri bat eskuratzeko, gure telefonora deitu dezakezu edo email helbidera idatzi: 943 000 833 edo metaposta@metaposta.com. KZgunea zentroetan ere pasahitza berreskuratu dezakezu (KZgunea zentroen zerrenda).
Web gune honetara METABOXen sarreratik heldu bazara, METAPOSTAren erabiltzailea zara. Beraz, aurreko urratsak jarraitu beharko dituzu pasahitza berreskuratzeko.
Enpresa batek METABOX zerbitzua eskaini badizu, zure pasahitza erraz berreskuratu ezazu HEMEN klikatuz.
Zalantzarik izatekotan, gurekin jarri zaitez harremanetan: 943 000 833 - metaposta@metaposta.com.