FAQ - Ohiko galderak

FAQ - Ohiko galderak

 

Galdera orokorrak

  • Zer da METAPOSTA?

    METAPOSTA proiektua “Euskadi Informazioaren gizartean Planaren” barruan dago. METAPOSTA proiektuaren bidez, “Interneten postako dokumentu-gordailu elektronikoa” lortu nahi da, norberaren intereserako dokumentuak biltegiratzeko.

    Sistemaren oinarri nagusia dokumentuak biltegiratzea da, herritarrentzat eta enpresentzat balio handia duten dokumentuak modu seguruan eta iraunkorrean biltegiratzea, espazio pertsonal elektroniko batean.

    Hortaz, METAPOSTA posta klasikoa finkatzeko baliagarria izango da eta postontzi tradizional baten antzekoa da, baina mundu elektronikoan. Sistema horren bitartez herritarrek jasoko dituzten dokumentuak postontzi fisikoan jasotzen diren asko eta asko dira: fakturak, banku-laburpenak, frogagiriak, polizak, kontratuak, zitazioak, jakinarazpenak, nominak... betiere doan, posta tradizionala bezalaxe.

    Horren osagarri, erabiltzailearen ordenagailutik dokumentuak kargatzeko prestazioak eskainiko ditu METAPOSTAk, dokumentu horiek digitalki eta modu seguruan biltegiratzeko.

    METAPOSTA proiektuak hainbat herrialdetan garatzen ari diren antzeko proiektu ugariren eragina izan du.

  • METAPOSTAk zer abantaila eskaintzen ditu posta elektronikoko beste zerbitzu batzuekin alderatuta?

    METAPOSTAk abantaila ugari eskaintzen ditu posta elektroniko tradizionalarekin alderatuta. Hona hemen aipagarrienak:

    • Zerbitzua doan da erabiltzaileentzat.
    • Legezko froga-balioa du.
    • Zerbitzuaren funtzionamendua sistema informatiko publikoen bidez bermatua dago.
    • Ez da inolako merkataritza-ustiapenik onartzen.
    • Eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil daiteke, Interneterako sarbidea duen edozein gailutik.
    • Erabiltzaileak igotako dokumentu garrantzitsuak modu seguruan eta etenik gabe biltegiratzeko aukera ematen du.
  • METAPOSTA posta elektroniko arrunta al da?

    Ez, METAPOSTAren xedea ez da erabiltzaileentzat posta elektronikoko zerbitzua izatea, baizik eta dokumentu-gordailu elektronikoa eta postontzi elektronikoa izatea.

    METAPOSTAren bidez, titularrak mezuak eta dokumentuak jaso baino ez du egingo, berak nahi duen entitateetatik. METAPOSTAren bidez titularrak ezin izango dizkie mezuak bidali hirugarrenei; METAPOSTAren lankide diren entitateen artetik, titularrak aldez aurretik onartutako entitateen dokumentuak jaso ditzake, ez besterik.

    Posta tradizionalean bezalaxe, zuk jaso edo igo dituzun dokumentuak METAPOSTAren beste erabiltzaileekin partekatu ahal izango dituzu, baina bidalketarik egin ez.

    Bestalde, titularrak Interneteko aplikazio batean sartzeko kodea jasoko du, ez helbide elektroniko bat; www.METAPOSTA.com helbidearen bidez sartu behar da aplikazio horretan.

  • Ba al dago publizitaterik edo spam-ik METAPOSTAn?

    Ez, METAPOSTAko zure postontzian jasoko duzun publizitate bakarra zu atxikita zauden enpresek bidaliko dizute, eta betiere dokumentu administratibo edo komertzialen batekin loturik; sekula ez modu independentean.

    METAPOSTA ez da posta elektroniko tradizionala (e-maila); beraz, ezinezkoa da spam-a.

  • METAPOSTAko nire datuak aztertu egingo al dituzte?

    Ez, METAPOSTAk honako konpromiso hauek hartzen ditu: ez du inolako datu-tratamendurik egingo portaera-zantzuak zehazteko asmoz, eta informazioa ez die hirugarrenei zabalduko.

  • METAPOSTAn alta hartu nahi dut. Zer egin behar dut?

    METAPOSTAn alta hartzeko hiru aukera dituzu:

    • Alta ziurtagiri digitalarekin, zuzenean METAPOSTAren webgunean. METAPOSTAk onartzen dituen ziurtagiri elektronikoak hauek dira: NAN elektronikoa; Izenpe, ONA edo Camerfirma txartelak.
    • Alta presentzialak KZguneen bulegoetan. Alta hau edozein KZgunean burutu daiteke, NANa eramatearekin nahikoa da. Kontratua sinatzean erabiltzaile berriaren alta egiteko behar diren 2 gakoak eskuratuko dira (bata postaz bidaliko da eta bestea SMS mezu bidez).
    • Online bankaren bidez. Alta modu honetan egitea baimentzen duten entitateak Bankoa, BBK, Euskadiko Kutxa, IparKutxa, Vital Kutxa eta Kutxa dira. Alta haien web gunetik egiten da, online banka aplikazio barruan. Bertan entitateak adierazten duen prozesua jarraitu beharko da.
  • Enpresa bat naiz eta METAPOSTAn alta hartu nahi dut. Zer egin behar dut?

    Pertsona juridiko batek sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiria baldin badu (Izenperen txartel berdea edo Camerfirma), zuzenean METAPOSTAren webgunean har dezake alta.

    Honetaz gain, online bankaren bitartez ere egin daiteke alta (Bankoa, Euskadiko Kutxa edo IparKutxa).

  • METAPOSTAn baja eman nahi dut. Zer egin behar dut?

    METAPOSTAn baja emateko, METAPOSTA, S.A.ren egoitzan errebokazio-eskaera aurkeztu behar da, honako datu hauek bilduz:

    • Kontuaren titularraren nortasuna.
    • Baja eskatzeko arrazoia.
    • Baja eskatzen duenarekin harremanetan jartzeko informazioa.

    Kontu eta Zerbitzuen Jardunbideen Deklarazioan eta METAPOSTA, S.A.n ezarritako betekizunen arabera autentifikatuko da eskaera, eta autentifikatu ostean, baja emango zaio.

    Baja-eskaera autentifikatua eta errebokazioa justifikatzen duen informazio guztia erregistratu eta artxibatu egingo da.

    Errebokazioa titularra ez den beste norbaitek eskatuz gero, METAPOSTA, S.A.k baja-eskaeraren berri emango dio kontuaren titularrari, baita arrazoiaren berri ere. METAPOSTA, S.A.k ezin izango du berriz aktibatu baja emanda dagoen konturik.

    Helbidea: METAPOSTA, S.A.
    Arabako Teknologia Parkea
    Albert Einstein etorbidea, 44 - E6 eraikina - Beheko solairua
    Miñano Goien - 01510 Vitoria-Gasteiz
    Faxa: 945 00 84 36

  • Norentzat da METAPOSTAren zerbitzua?

    METAPOSTAren zerbitzua edozein pertsona fisiko edo juridikorentzat da, betiere Estatuko lurraldearen barruan bizi bada.

  • Ez naiz Euskadin bizi. Hala ere, METAPOSTAn alta har dezaket?

    Bai, Estatuko lurraldearen barruan bizi den pertsona fisiko edo juridiko orok har dezake alta METAPOSTAn entitate kolaboratzaileen online bankaren bidez, zuzenean METAPOSTA webgunean sinadura elektroniko onartuaren ziurtagiriarekin edo METAPOSTArekin kolaboratzen duten KZgune zentro batera gerturatzen.

  • Adingabeek kontrata al dezakete METAPOSTA?

    Bai, baldin eta Nortasun Agiri baliodun bat badute eta 16 urtetik gorakoak badira.

  • Atzerritarrek kontrata al dezakete METAPOSTA?

    Bai, baldin eta nortasuna frogatzeko indarrean dagoen identifikazio baliodunen bat badute.

  • METAPOSTAN baja emateko, nahi dudanean egin dezaket edo iraupenaldi jakin bat bete behar dut?

    Bai, zuk nahi duzunean eman dezakezu baja, METAPOSTAk ez baitu iraupenaldirik; METAPOSTAri atxikitako enpresaren batekin (dokumentazio-igorleak) akordiorik izanez gero, enpresa horrekin adostu beharko duzu hori.

    METAPOSTAn baja emanez gero, zure postontzian dauden dokumentu guztiak ezabatu egingo dira. Ez badituzu galdu nahi, METAPOSTAren webgunean sartu eta zure ordenagailu pertsonalean dokumentuen kopia bat gorde beharko duzu.

  • Zein da METAPOSTAren arreta-ordutegia?

    Internet bidez eskaintzen den zerbitzua izaki, METAPOSTA egunean 24 orduz eta asteko 7 egunetan dago erabilgarri. Kontsultak telefonoz egiteko ordutegiak:

    • Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 19:00etara.
  • Bidali ahal izango dut lege-arloko informazioa erakunde publikoetara METAPOSTA erabiliz?

    Bai, baldin eta dokumentua jaso behar duen erakunde publikoak (administrazio publikoa, udalak....) bide hori onartzen badu dokumentuak jasotzeko.

  • METAPOSTAn kontu bat baino gehiago izan al ditzaket?

    Ez. Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak METAPOSTAko kontu bakarra izan dezake.

  • METAPOSTAko nire dokumentuak inprimatzeko aukera izango al dut?

    METAPOSTAko mezu eta dokumentu guztiak inprimatu ahal izango dira tokian tokiko inprimagailu baten bidez. Gainera, kopia gehiago behar badituzu, dokumentuen igorleekin (METAPOSTAko zure postontzira dokumentuak bidali dizkizuten enpresa atxikiekin) harremanetan jarri eta beste kopia bat eskatzeko aukera izango duzu.

Operatibari buruzko galderak

  • Zer gertatuko da METAPOSTAko dokumentuekin titularra hiltzen bada/sozietatea ixten bada?

    Titularra hiltzen bada, legezko jaraunsleek heriotza hori egiaztatzen duen dokumentazioa METAPOSTAren egoitza nagusian aurkeztu ostean, hildakoaren postontzia legezko jaraunsleei eskualdatzeko definitutako protokoloaren arabera jardungo da.

  • Kontrata al dezaket METAPOSTA ez badut harpidetzarik egin ezein enpresa atxikitan?

    METAPOSTAren xedea zera da, postontzi elektronikoa ez ezik, dokumentu-gordailu elektronikoa ere izatea, erabiltzaileak dokumentu garrantzitsuak gorde ditzan. Beraz, enpresa atxikiren bateko bezero ez bazara, METAPOSTA kontratatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien KZgune zentroetako batera jo beharko duzu.

    Une horretatik aurrera, eta enpresa atxikietako bezero ez zaren aldetik, METAPOSTAko zure postontzian zure ustez garrantzitsuak edo gordetzeko modukoak diren dokumentuak gorde ahal izango dituzu, formatu elektronikoan. Zu bezero zaren entitateak METAPOSTAn sartzen diren heinean, haietan harpidetza egiteko aukera izango duzu.

  • METAPOSTAra konektatu ahal izango naiz ziurtagiri digitalik (NAN elektronikoa; IZENPE CAMERFIRMA edo ONA txartela) gabe?

    Bai, METAPOSTAn erabiltzaileak egiaztatzeko tresnatzat onartuta daude METAPOSTAko alta egiterakoan ematen diren gakoak (erabiltzailea eta pasahitza).

  • METAPOSTAra konektatu ahal izango naiz atzerrian?

    Bai, METAPOSTA web-zerbitzu bat da eta Interneterako sarbidea dagoen edozein tokitatik egongo da eskuragarri.

  • Zer dokumentu pertsonal mota gorde ahal izango dut METAPOSTAn?

    Edozein motatako artxiboak gorde daitezke METAPOSTAn. Zuretzat garrantzitsua den edozein dokumentu pertsonal gorde ahal izango duzu.

  • METAPOSTAk zenbateko edukiera du biltegiratzeko?

    METAPOSTAk mugarik gabeko edukiera izango du atxikitako enpresek bidalitako dokumentuak biltegiratzeko garaian. Zuk igotako dokumentuei dagokienez, gehienez ere 700 megabyte gorde ahal izango dituzu.

  • Zenbat denboraz egongo dira nire dokumentuak METAPOSTAn gordeta?

    METAPOSTAko zure dokumentuak ez dira inoiz ezabatuko. Betiko biltegiratuta egongo dira, kontsultak eta gestioak egiteko.

  • METAPOSTAko nire postontzia beste pertsona batzuekin konparti al dezaket?

    METAPOSTAko zure postontzian dagoen dokumentazioa konfidentzialtasun-maila handikoa izango denez, postontzia pertsonala eta besterenezina izatea gomendatzen dugu. Hala ere, METAPOSTAko beste erabiltzaile batzuekin dokumentuak konpartitu nahi badituzu, zuk hautatutako erabiltzaileekin egiteko aukera izango duzu.

  • Zer egin behar dut METAPOSTAko nire gakoak galtzen baditut edo beste norbaitek kentzen badizkit?

    METAPOSTAko zure postontzian dagoen dokumentazioa konfidentzialtasun-maila handikoa izango denez, zure gakoak galtzen badituzu edo zure ustez beste norbaitek baldin baditu, METAPOSTAren telefono bidezko arreta-zerbitzura deitu behar duzu, zure kontua berriz aktibatzea eskatzeko. METAPOSTAk PIN eta gako berriak emango dizkizu, eta berriz bidaliko dizkizu. PINa telefono mugikorrera bidaliko dizute SMS baten bidez, eta gakoak posta arruntaren bidez jasoko dituzu, zure helbidean.

  • Posta arrunt bidez jaso al dezaket METAPOSTAko dokumenturen baten kopiarik?

    METAPOSTAk dokumentuak Internet bidez eskuratzeko aukera eskaintzen du, 24x7. Kopia inprimaturik behar izanez gero, bi aukera dituzu:

    • METAPOSTAren webgunetik zure postontziko dokumentura iritsi eta zure inprimagailuan inprima dezakezu.
    • Dokumentua bidali zizun enpresa atxikiarekin harremanetan jarri eta kopia bat eska diezaiokezu, enpresa horrekin ohikoak diren bideen bidez.
  • METAPOSTAn biltegiratutako dokumentuek ba al dute lege-baliorik?

    Bai, METAPOSTAk legezko froga-balioa du, herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea aplikatzen zaien entitate guztientzat; lege hori nahitaez beste behar dute administrazio publikoek eta lege hori onartuta duten enpresa pribatu guztiek. Erabiltzaileei eta 11/2007 legea aplikatzen zaien entitateei dagokienez, METAPOSTAn gertatzen den oro legez baliozkoa da eta legezko froga edo erreferentzia gisa erabil daiteke.

  • METAPOSTAn biltegiratutako dokumentuak gal al daitezke?

    METAPOSTAk segurtasun-politika sendoa du eta egunero egiten ditu gordetako dokumentuen segurtasun-kopiak. Azpiegitura teknologiko horren guztiaren bidez, dokumentuen zaintza eta erabilerraztasuna bermatzen da.

  • Zer gertatuko da nire dokumentuekin igorri dituen entitate atxikiaren bezero izateari uzten badiot?

    Zure postontzian entregatutako dokumentuak hortxe geratuko dira betiko, edo zuk ezabatu arte. Logikari jarraiki, eta jada ez zarenez entitatearen bezero, ez duzu haren dokumentu gehiago jasoko zure postontzian.

  • Behar al dut Hardware / Software / Azpiegitura berezirik METAPOSTAn sartzeko?

    METAPOSTAk ez du inolako betekizun berezirik, Interneten modu arruntean nabigatzeko beharrezkoak direnak besterik ez. Logikari jarraiki, Internet kontsultatzeko gailuren bat (Ordenagailu pertsonala, PDA, Smartphonea...) izan beharko duzu, eta Interneterako konexio erabilgarria. Horretaz gain, METAPOSTAn saioa hasteko sinadura elektronikoaren ziurtagiriak erabili nahi izanez gero, edo dokumentuak digitalki sinatu nahi badituzu, Sinadura Elektronikoaren Ziurtagiriak eta Txartel Irakurgailu operatibo bat izan beharko dituzu.

  • Zer nabigatzaile eta/edo sistema eragilerekin ibiltzen da METAPOSTA?

    METAPOSTA software librearekin egina dago; hortaz, printzipioz, edozein nabigatzaile eta/edo sistema eragilek balio du METAPOSTA erabiltzeko.

    Herritarrek gehien erabiltzen dituzten nabigatzaile eta sistema eragileekin erabiltzeko aukera bermatzen du METAPOSTAk:

    • · Sartu eta erabiltzeko, honako web-nabigatzaile hauek dauzkazu:
      • Internet Explorer.
      • Mozilla eta Mozilla Firefox.
      • Opera.
      • Safari.
    • Sistema eragileei dagokienez:
      • Microsoft Windows ingurunea.
      • GNU/Linux ingurunea.
      • Mac OS X ingurunea.
      • Ingurune mugikorrak (Symbian, Blackberry, Windows Mobile).
  • Entitate batean harpidetza egin nahi dut, baina ez da ageri atxikitako entitateen zerrendan. Zer egin behar dut?

    Zuk egin nahi duzun ekintza hori ezinezkoa da oraingoz. METAPOSTAk entitate atxikietan harpidetza egiteko aukera ematen du, ez beste entitateetan. Dena den, METAPOSTA merkatuko entitate garrantzitsuenekin hitz egiten ari da, arian-arian txertatzeko. Zuk harpidetza egin nahi duzun entitate horrekin akordioa egin arte itxaron beharko duzu; orduan, harpidetza egin ahal izango duzu.

  • Enpresa atxikietako harpidetzetan baja eman nahi dut. Zer egin behar dut?

    METAPOSTAren webgunean sar zaitezke zure gakoekin edo ziurtagiri digital baliodunarekin, eta aktibo dituzun harpidetzak ezaba ditzakezu.

Atxikitako enpresen galderak

 

Zerbitzuaren prestazioei eta kostuari buruzko galderak

 

Galdera teknikoak