Fakturak doan zozketaren oinarriak

LEGE OINARRIAK

1. Konpainia antolatzailea eta lehiaketaren xedea

Metaposta SAk –helbidea ALBERT EINSTEIN KALEA (E6 ERAIK.), BEH., VITORIA-GASTEIZ (ARABA/ALAVA) eta IFK A-01473289– sustapen bat antolatzen du Facebooken.

Sustapenaren xedea gizarte sareetan lehiaketa bat egitea da, www.metaposta.com webgunean erregistratuta dauden METAPOSTAren erabiltzaileek, facebooken gaitutako plataforman euren datuak utzita, parte har dezaten.

Sustapena amaitzean, Metapostak etxeko fakturak (ura, gasa, argindarra, telefonoa eta internet) ordainduko dizkio urtebetez (gehienez 2.500 euroraino) zozketan aukeratutako irabazleari.

Sustapena oinarri hauek arautuko dute.

2. Ekintzaren denbora eta lurralde esparrua

Lehiaketa 2014ko martxoaren 11etik apirilaren 10era egongo da parte hartzeko irekita, eta gero ezingo dugu parte-hartzaile gehiago onartu. Lehiaketa Metapostaren (http://www.facebook.com/metaposta) Facebook orrialdean egingo da Easypromos Premium aplikazioaren bitartez.

3. Parte hartzeko zilegitasuna

Metapostaren webgunean (www.metaposta.com) alta hartzen duten edo alta hartuta dauden Espainiako legezko egoiliar adindun guztiek hartu ahalko dute parte sustapen honetan.

4. Lehiaketaren mekanika

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da www.metaposta.com webgunean erregistratzea edo erregistratuta egotea.

Erabiltzaileak Metapostaren jarraitzaile bihurtu beharko dira facebooken (https://www.facebook.com/metaposta), eta lehiaketaren aplikazioan eskatzen diren datuak sartu beharko dituzte.

Sustapenean sartzeko, Metaposta orrialdearen jarraitzailea izan behar da Facebooken, jarraitzaile izateko “Gogoko dut” sakatu beharko da Metapostaren orrialde ofizialean Facebooken, nahitaezkoa baita Facebookeko sustapenen arauetako 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta agertuko den fitxako formularioa bete beharko da benetako datu pertsonalak emanda:

Parte-hartzailearen izen-abizenak

Nortasun agiria

Helbide elektronikoa

Bizilekua

Enpresa antolatzaileak arbitrarioki jokatzeko eskubidea du parte-hartzaileen jokabidean irregulartasunak detektatzen baditu, eta irregularki edo zilegitasunik gabe jokatzen duen parte-hartzailea deskalifikatu ahalko du.

5. Irabazleak

Lehiaketa amaitzean, gorago azaldu diren baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaile guztiak zozketan sartuko dira. Irabazleak jakinarazi aurretik, lehiaketan emandako nortasun agiriaren bidez egiaztatuko da erabiltzaileak www.metaposta.com webgunean zuzen erregistratuta daudela.

Zozketan sartzeko, nahitaezkoa da 3. Puntuan (parte hartzeko zilegitasuna) zehazten diren baldintzak betetzea, eta formularioa betetzea, eskatzen diren benetako datu pertsonalak emanda. Zozketa 2014ko apirilaren 11n egingo da, random elektronikoz, eta Facebookeko orrialdean ezagutaraziko da. Irabazle bakar baten eta 3 ordezkoren izenak aterako dira.

6. Sariak eta sari ematea

Metapostako postontzian jasotzen diren etxe bateko fakturak (ura, gasa, argindarra, telefonoa eta internet) urtebetean (gehienez 2.500 euroraino) Metapostak ordaintzea da saria.

15 egutegi egun egongo dira irabazleari bidaliko diogun mezu elektronikoari erantzuteko. Irabazleak hitzartutako epean erantzuten ez badu, jasotzeko eskubidea galduko du eta 1. Ordezkoa izendatuko da irabazle.

Metapostan duen postontzian jasotzen dituen fakturen bidez egiaztatu beharko ditu irabazleak hileroko gastuak, Metapostak ordaindu diezazkion.

7. Irudi eskubideak eta datuen babesa

Baliteke sariak emateko ospakizuna grabatzea, beraz oraintxerik ohartarazten dizugu han hartzen diren irudiak sustapen ekintza honen komunikazioan erabili ahalko direla edozein euskarritan.

Lehiaketaren irabazleak esklusiban eta hirugarrenei lagatzeko ahalmenarekin lagatzen ditu irudi eskubideak, eta lehiaketa honetan parte hartzeagatik egokitu lekizkiokeen beste eskubideak ere bai, eta material horiek Metapostaren webgunean edo Metapostak ustiatzeko beste edozein modutan erakutsi ahalko dira.

Irabazleari hartutako irudiak eta kideko edukiak sarien zabalkundea egiteko erabili ahal izango dira, eta, oro har, Interneten eta beste komunikabide batzuen bitartez lehiaketaren zabalkundea egiteko. Ildo horretan, parte-hartzaileak norberaren irudirako eskubidearen ondarezko edukia denbora eta leku mugarik gabe lagatzen du, beharrezkoa baita lehiaketatik ateratako materialen ustiapena eta horien bigarren erabilerak egiteko, eta beste webgune, idazlan eta irudizko, soinuzko eta ikus-entzunezko lan batzuetan merkataritza, sustapen eta merchandising helburuekin edo Metapostaren bete edozein helbururekin sartzeko, eta horrela parte-hartzaileari hartutako edozein irudi erabili ahal izango da.

Irudi horiek erabili eta zabaltzeak ez du ekarriko inondik ere inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubidea.

8. Oinarriak onartzea

Sustapenean parte hartzeak oinarri hauek oso-osorik onartzea dakar, eta Metapostaren www.metaposta.com web orrialdean ikusgai izango dituzte parte-hartzaileek.

Enpresa antolatzaileak eskubidea du iruzur egiten duen edo sustapen honen garapen normal eta arauzkoa eraldatzen edo baliogabetzen duen edozein parte-hartzaile justifikatuta baztertzeko, eta sustapen ekintza honetako edozein zertzelada ebazteko.

Sustapen honetan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileek edozein gorabehera ebazteko sustapenaren oinarriak eta antolatzailearen irizpidea onartzen dituztela.

Metapostak oinarriak aldatzeko edo lehiaketa bertan behera uzteko eskubidea du.

9. Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, Metaposta SAk jakinarazten dizu:

Metapostaren titulartasuneko (http://www.Metaposta.com) webgunearen bitartez ematen dituzun datuak Metapostaren jabetzako fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horien helburua fitxategion eta Metapostaren artean dagoen harremana era pertsonalizatuan administratu eta kudeatzea da; Metapostak antolatutako ekitaldi, jarduera eta jolasei buruzko kontsultak kudeatzea eta horien garapena kudeatzea.

Era berean, Metapostak webgunearen bitartez jasotzen dituen erabiltzaileen kontsultak kudeatzeko erabiliko ditu datuak, eta datu horietara publizitatea eta merkataritza informazioa bidaltzeko hainbat bidetatik (besteak beste, beharbada posta elektronikoz eta telefono mugigarrira mezuak bidalita), erakundeaz, bere jarduera, ekoizkin, zerbitzu eta eskaintzez eta egiten dituen sustapen bereziez, eta erakundearen merkataritza informazioari buruz orotariko dokumentazioa bidaltzeko; eta erabiltzaile horien balioespen automatikoak, profil lorpenak eta segmentazio lanak egin ahal izango ditu, webgunetik edo beste edozein bide egokitatik horiei buruz eskuratuta daukan informazioan oinarrituta, horien ezaugarri eta/edo beharren arabera tratua pertsonalizatze aldera. Datuak helburu horretarako tratatzen jarraitu du Metapostarekiko edozein harremanek jarraitzen duen bitartean eta harreman horiek amaitu eta gero ere bai.

Datu horiek ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta tratatzeari uko egiteko eskubideak egikaritzeko, “Datuen babesa” erreferentziarekin identifikatuta bidal dezakezu idazki bat helbide honetara: lopd@metaposta.com.

Zure datu pertsonalak ematen dituzun unean Metapostak merkataritza komunikazio elektronikorik EZ bidaltzea nahi duzula adierazi ahalko duzu. Ezetza une horretan adierazten ez baduzu, eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, etorkizunean Metapostak bidalitako merkataritza komunikazio elektronikorik jaso nahi ez baduzu, helbide elektroniko honen bitartez adierazi ahal izango duzu: lopd@metaposta.com.

Erabiltzaile parte-hartzaileakandik lortutako datuek fitxategi automatizatu bat osatuko dute, Metapostaren jabetzakoa, eta Metapostak hitz ematen du Datu Pertsonalak Babestearen 15/1999 Lege Organikoan ezarritako baldintza guztiak beteko dituela.

10. Facebook-i erantzukizuna kentzea:

Erabiltzaileek LEHIAKETAN parte hartzeagatik Facebooki lehiaketarekiko erantzukizun oro barkatzen diote.

Facebookek ez du babesten, abalatzen ez administratzen inola ere sustapen hau, eta ez dago beroni lotuta.

Parte-hartzaileak badaki datuak Meapostari ematen dizkiola eta ez Facebooki.

11. Baztertzea eta kanpoan uztea:

Metapostak iruzur egiten duen edo sustapen honen funtzionamendu ona eta garapen normala eta arauzkoa eraldatzen edo galarazten duen edozein erabiltzaile era justifikatuan baztertzeko eskubidea du. Halaber, baztertuta geratuko da nahita nahiz nahi gabe Metapostaren irudia, bezeroena, hautatutako interpreteena eta gainerako erabiltzaile parte-hartzaileena zapuzten edo hondatzen duen edozein erabiltzaile.

12. Aldaketak eta/edo eranskinak:

Metapostak mekanikaren eta sarien aldaketak egiteko edo honen ondorengo eranskinak ezartzeko eskubidea du, justifikatuta badago edo parte-hartzaileei kalte egiten ez badie eta behar bezala jakinarazten bazaizkie.

Sustapen hau egiterik ez badago, bai iruzurrak detektatu direlako lehiaketan, bai akats teknikoak edo sustatzailearen kontrolpean ez dagoen beste edozer gertatu eta sustapenaren garapen normalari eragiten diolako, Metapostak sustapena deuseztatu, aldatu edo eteteko eskubidea du.

13. Aplikatu beharreko legedia:

Sustapen hau Espainiako legeek arautzen dute, eta uko egiten zaio egokitu dakiekeen beste edozein forori.