Erabilerraztasun-politika

Erabilerraztasun-politika

Erabilerraztasunak oztopo jakin batzuk ezabatu nahi dizkie beren ezintasun-maila dela medio informazio jakin batzuk eskuratu ezin dituzten pertsonei.

METAPOSTAk badaki zenbaterainoko garrantzia duen www.metaposta.com webgunea erabilerraza eta erabilgarria izateak, eta horregatik, W3C-k ezarritako teknologia estandarrak erabiltzen ditu eta WAI 1.0 (AA mailan) Erabilerraztasun Jarraibideei jarraitzen die.

Proiektuaren helburua bertako edukiak grafikoki erakargarriak izatea denez gero, gerta liteke elementuren baten eginkizuna soilik apaingarria izatea dela.

Erabilerraztasunari dagokionez arazoren bat baldin baduzu edo gai honi buruzko iruzkinen edo iradokizunen bat egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: www.metaposta.com/eu/harremana.

Hasiera-orrian METAPOSTAri buruzko laburpen-bideo bat dago. Home Pageko Bideoaren edukian sartzeko aukerarik ez duten erabiltzaileentzat bideo hori transkribatuta dago.

Erabilerraztasun-estandarrak betetzea

www.metaposta.com webguneko orri guztiek, zure METAPOSTA kontuan sartu arte, W3C-aren barnean sartuta dagoen WAI Lantaldeak ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazaren Printzipio Orokorrak betetzen ditu.

Diseinu bisuala W3C-k Kaskadako Estilo Orriei -2. maila- (CSS2) buruz emandako gomendioei jarraiki egin da.

Nahiz eta nagibatzaileak edo nabigazio-gailuak estilo-orriak eutsi ez, webgunearen edukiak irakurgarria izaten jarraitzen du bere egiturari esker.

Erabilera-gida

Jarraian, gida labur batzuk erantsi ditugu webgune hau lehenengo aldiz bisitatzen dutenentzat.

Nola molda naiteke?

www.metaposta.com webgunearen hasiera-orrian hiru menu daude:

Goialdeko menua:
Goialdean dago eta webgunearen oinarrizko informazioaren edukietan eta hizkuntzaz aldatzeko aukeretan barrena nabigatzen laguntzen du.
Ezkerreko menu bertikala:
Menu horretan webgune osoaren atal dibulgatzaileenak biltzen dira eta METAPOSTA sakon ezagutzeko gai garrantzitsuak azaltzen dira.
Behealdeko menua:
Erabilerraztasuna: nabigatzen laguntzen du, orain atal horretan zaude; Web mapa: webgune osoaren ikuspegi orokorra ematen du; Lege oharra eta Pribatasun-politika.

Nola sar zaitezke zure METAPOSTA kontuan?

Zure METAPOSTA kontuan sartzeko bi modu dauzkazu:

Bertsio Estandarra
Aukera hori erabiltzeko zure nabigatzailearen javascript aktibatuta eduki behar duzu.
Oinarrizko HTML bertsioa
Bertsio horrek WAI 1.0 -AA maila- Erabilerraztasun Jarraibideei jarraitzen die.

Nabigazio-antolamendua

Teklatu bidez nabigatu ahal izateko, tabulagailuak web-orriaren edukien ordena logikoari jarrai diezaion diseinatu da orria.

Teklatu-lasterbideak (accesskeys):

Teklatu-lasterbideak antolatu dira, web-orrian zehar nabigatzea azkartzen dutenak. Lasterbide horiek erabili ahal izateko, honako tekla-konbinazio hauek erabil daitezke:

Internet Explorer PC-rako:
ALT + Teklatu-lasterbideko tekla + ENTER tekla
FireFox PC:
ALT + MAIUSKULAK + Teklatu-lasterbideko tekla
Opera PCrako:
MAIUSKULAK + ESC + Teklatu-lasterbideko tekla
MacOS FireFox-erako eta Safarirako:
CONTROL + Teklatu-lasterbideko tekla

Webgunean nabigatzeko erabiltzen diren tekla-lasterbideak honako hauek dira:

1. tekla:
Joan Goialdeko Menura
2. tekla:
joan Alta Ematera
3. tekla:
Joan Erabiltzailera - METAPOSTArako sarbidea
4. tekla:
Joan Ezkerreko Menu Bertikalera
5. tekla:
Joan Berrietara
6. tekla:
Joan Edukira
7. tekla:
Joan Behealdeko Menura

Zure METAPOSTA (oinarrizko html bertsioa) kontuko teklatu-lasterbideak:

1. tekla:
Joan Karpetetara
2. tekla:
Joan Sarrera Postontzira
3. tekla:
Joan Nire Kontua Pertsonalizatzera
4. tekla:
Joan Agurrera
5. tekla:
Joan Aukera Menura
6. tekla:
Joan Eduki Nagusira
7. tekla:
Joan Behealdeko Menura

Alda al dezaket testuaren tamaina?

Webguneak ez du iturri-tamaina absoluturik erabiltzen, baizik eta tamaina erlatiboak definitu ditu, erabiltzaileak bere premien arabera alda ditzakeenak ; horretarako, nabigatzaileak dituen aukerak erabiliko ditu testuaren tamaina handiagoa edo txikiagoa hautatzeko.