
DOKUMENTU PROPIOAK LEGEZKO ZAINTZAREKIN ARTXIBATZEA
METAPOSTAk edozein erakunderen dokumentu digitalen bizitza luzeko artxibo bat eskaintzen du, eta dokumentuaren osotasuna bermatzen du denbora luzez: elektronikoki sinatutako dokumentuen legezko zaintza elektronikoa.
Konfiantzazko hirugarren gisa, dokumentuen biltegiratze segurua, legezkoa eta konfidentziala bermatuta geratzen da:
METAPOSTArekin, edozein enpresak dokumentu-gordailu seguru bat eduki dezake inbertsio handirik egin gabe, dokumentuen osotasuna bermatuz eta sinadura digitalak zainduz.
Dokumentu elektronikoak legeak ezartzen duen denboraz artxibatzeko (batzuk 15 urtera arte), denboran zehar dokumentu horien osotasuna bermatzen duen biltegiratze-sistema bat izatea beharrezkoa da, dokumentu-estandarren bilakaera edozein izanik ere.
METAPOSTAk bermatzen du zaindutako dokumentuak sinatu diren unetik aurrera ez direla aldatu eta, prozesu judizial baten aurrean, hori frogatzeko beharrezkoak diren ebidentzia elektronikoak eskaintzen ditu.