LEGEZKO BALIOA DUEN DIPLOMA ELEKTRONIKOEN BIDALKETA

LEGEZKO BALIOA DUEN DIPLOMA ELEKTRONIKOEN BIDALKETA

METAPOSTAk ikasle bakoitzari diplomak eta ikasketa-ziurtagiriak formatu elektronikoan entregatzeko aukera ematen dio edozein ikastetxeri.

Elektronikoki sinatutako ziurtagiri akademikoek eskuz sinatu paperean entregatutako ziurtagiri akademikoen legezko balio berdina dute.

Eta dokumentua inprimatu egiten bada?

Ziurtagiri akademiko bat METAPOSTA postontzi batera edo METABOX postontzi batera bidaltzen denean, postontzi horrek egiaztapen-kode segurua gaineratzen du (EKS) sinaduraren baliozkotasuna eta dokumentuaren osotasuna egiaztatzeko, dokumentua inprimatzen bada ere.

Jarraitu beharreko urratsak

Ikastetxeak diplomak orain arte bezala sortzen ditu, baina inprimatu behar izan gabe Diplomak elektronikoki sinatzen direnean legezko baliozkotasuna lortzen dute, eta gainera modu seguruan entregatzen dira, ikasleak dokumentuak edozein unetan eta lekutan eskura izatea ahalbidetuz.

METAPOSTAk sinadura elektronikoa errazten du, bere Metaposta Delivery bidalketa-programari sinadura-tresna bat gaineratuz.

Ikastetxeak ikasleei entregatzen dizkien diploma guztiak ikastetxearen beraren postontzian gordeta geratuko dira, artxibo digital ordenatua eta ikasleari entregatu izanaren erregistroa lortuz.

 

METAPOSTAk, konfiantzazko hirugarrena denez gero, dokumentu elektronikoak legalki zaintzen ditu

Birzigilatzeari esker, METAPOSTAk bermatzen du dokumentuak denbora igaro arren irakurgarriak izango direla eta sinatu direnetik ez direla aldatu.

Kostu- eta denbora-aurrezkia, diplomen galera edo narriadura saihestea, ikasleari bere diploma edozein lekutatik edo edozein unetan eskura izateko aukera eskaintzea, eta abar, METAPOSTAk eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duten hezkuntza-erakundeei diploma elektronikoen legezko entrega eta zaintzako soluzio bat eskaintzen die, inbertsio handiak edota azpiegitura konplexurik egin behar izan gabe.

Eskatu informazio gehiago: 943 000 833 - metaposta@metaposta.com