
Alta hartu METAPOSTAn
METAPOSTA erabiltzeko baldintzak ikusi.
Hiru era daude METAPOSTAn alta hartzeko:
METAPOSTAn onartutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak hurrengoak dira:
Ziurtagiri elektroniko batekin alta hartzeko, Metapostako web gune honetatik hurrengo botoia sakatu: "Sartu postontzira" / "Ziurtagiri digitalarekin".
Edozein KZgunean egin dezakezu alta METAPOSTAn zure NANa edo AIZa erakutsiz (ziurtagiri digitalaren beharrik gabe).
Gomendatzen dizugu zure zentrora gerturatu aurretik haiekin harremanetan jartzea tutorea libre egongo dela ziurtatzeko.
Hurbilen duzun zentroa, telefonoak eta ordutegia kontsulta ezazu KZgunearen web-gunean.
Parte hartzen duten entitateen online bankaren erabiltzailea izanez.
Enpresek Bankoa eta Laboral Kutxa entitateen online bankaren bitartez egin dezakete alta.
Alta, finantza-entitatearen web-gunetik egin beharko da. Hurrengo estekan informazio gehiago topa dezakezu: Blog Metaposta - Alta online bankaren bidez