Bilboko Merkataritza Ganberak METAPOSTAren bidez bidaliko ditu nominak

Bilboko Merkataritza Ganberak METAPOSTAren bidez bidaliko ditu nominak

03/Apr/2013

Mon, 02/12/2018
2013ko apirilaren 3an

Soldataren bidalketan segurtasuna eta konfidentzialtasuna hobetzeko, Bilboko Merkataritza Ganberak METAPOSTA zerbitzu elektronikoa erabiltzea erabaki du.

Bilboko Merkataritza Ganbera METAPOSTAren akzioduna da bere hasieratik; hemendik aurrera, zerbitzua erabiliko du dokumentazioa igortzeko ere.

Era honetan, Bilboko Merkataritza Ganberako langileek, apiriletik aurrera METAPOSTAn jaso ahal izango dituzte haien nominak, gainontzeko dokumentazio konfidentzialarekin batera: fakturak, banku-laburpenak, polizak, ziurtagiriak...