Metapostara dokumentu bat igotzean, sistemak dokumentua digitalki sinatuta baldin badagoen galdetuko dizu. Dokumentua digitalki sinatua badago, sinadura hori dokumentu berean edo aparteko beste artxibo batean egon daiteke. Erabiltzaileak dokumentua digitalki sinatuta dagoela adieraziz gero, sinadura dokumentuaren barne dagoen edo artxibo independentea den galdetuko du sistemak, beste artxibo batean baldin badago, hau ere igotzeko aukera emateko. Artxiboa sinatuta dagoela adieraztean, sistemak era horretan katalogatuko du.
Erabiltzaile gisa, ez badakizu dokumentua sinatua dagoen ala ez, sinaturik ez dagoela adierazi ezazu.