Laguntza Sarrera

METAPOSTAra sartzeko laguntza

  • Sarrera erabiltzaile eta pasahitzarekin.

    Erabiltzailearen eremuan zure NANa idatzi beharko duzu. Sarrera burutzeko aspektu batzuk kontuan izan beharko dituzu:

    1. NANa letrarekin eta beti maiuskulaz jartzea.
    2. Zenbakia eta letraren artean hutsune edo gidoirik ez ipintzea.

     Pasahitzaren eremuan, METAPOSTAra egindako lehendabiziko sarreran aukeratu duzun zenbaki eta hitzen multzoa sartu beharko duzu.

    METAPOSTAra sartzen zaren lehenengo aldia bada:

    1. Alta online bankaren bitartez egin baduzu: pantailan agertu zaizun gakoa sartu beharko duzu. Gomendagarria da pasahitza sortzen den pantailatik zuzenean honen kopia-itsasketa ez egitea, errorez, karaktere desegokiak kopia dezakeelako, hala nola, hutsuneak testuaren amaieran.
    2. Alta KZgune batean egin baduzu: Ohiko postaren bitartez jaso duzun gakoa idatzi beharko duzu.

     

    PASAHITZA AHAZTU BADUZU: METAPOSTAko sarrera-gakoa ahaztuz gero, berriz ere sortu dezakezu erabiltzaileari arreta emateko telefonora deituz (902 540 540), metaposta@metaposta.com emailera idatziz edo hurbilen duzun KZgune kolaboratzaile batera gerturatuz. (KZgunea zentroen zerrenda).

  • Lehendabiziko sarrera postontzira.

    PIN: SMS bitartez jasotako 4 digituen kodea idatzi beharko duzu. Bezero batzuk haien telefono-operadoreei merkataritzakoak izan daitezkeen zenbakien SMSak mugatzea (normalean 4 digituetako zenbakiak) eskatzen diete. Zure kasua izatekotan, telefono-operadoreari eskatu beharko diozu METAPOSTAren zenbakiaren mezuak onartzea.

    Oraingo Pasahitza: Hemen idatzi beharko duzu KZgunearen bitartez alta hartuz gero gutun batean jasotako pasahitza, edo alta online bankaren bidez alta hartuz gero, berriz, pantailan agertu zaizun pasahitza.

    Pasahitz berria: Hemendik aurrera METAPOSTAn sartzeko erabili nahi izango duzun pasahitza idatzi beharko duzu. Pasahitz honek, segurua izateko, 8 karaktere izan beharko ditu, zenbakiak eta letrak erabiliz. Gogoratu pasahitzak maiuskula eta minuskulen artean bereizten duela, kontuz ibili idazterako orduan.

  • Alta ziurtagiri digitalarekin.

    Pasahitz berria: METAPOSTAn Ziurtagiri Digitala duen txartelarekin sartu beharrean, Erabiltzaile eta Pasahitzarekin sartu nahi izanez gero erabiliko duzun pasahitza idatzi beharko duzu. Pasahitz honek, segurua izateko, 8 karaktere izan beharko ditu, zenbakiak eta letrak erabiliz. Gogoratu pasahitzak maiuskula eta minuskulen artean bereizten duela, kontuz ibili idazterako orduan.