
Laguntza
Atzera botoia sakatuz gero, gakoa eskatzen duen hasierako pantailara eramango gaitu; honek esan nahi du aplikaziotik irten garela. Aplikazioan zehar mugitzeko bertako menuak erabili behar dira. Adibidez, jasotako edozein dokumentu ikusten edo METAPOSTAKO beste edozein ekintzaren bat egiten baldin banago eta jasotako dokumentu guztien zerrendara bueltatu nahi badut, ezkerreko zutabean dagoen Sarreren Postontzian (“Buzón de Entrada”) klikatu beharko dut.
Dokumentuak antolatzeko erabiltzen da. METAPOSTA aplikazioak saguarekin dokumentuak hautatzeko eta eramateko aukera ematen du, modu honetan, dena karpetetan erraz antolatu dezakegu saguaren eskumako botoia sakatu gabe. Esaterako, karpeta batean faktura bat gorde nahi izanez gero (aldez aurretik ezkerreko zutabean eratuta dagoena), dokumentua hautatzen dut eta, askatu gabe, aukeratutako karpetaraino arrastatzen dut.
Etiketek dokumentuak orden edo lehentasun pertsonalaren arabera klasifikatzeko balio zaizkigu. Era honetan, dokumentuak etiketen bidez sailkatuz gero, era erraz batean talde ezberdinak ikus daitezke. Hala nola, igorleetatik jasotako faktura guztiei Fakturak etiketa jarri ahal dizkiet.
METAPOSTA aplikazioan PDF formatuko dokumentu bat irekitzean, hura eskumako leihoan agertzen da, aplikazioaren menua ezkerraldean uzten eta Adobe Acrobat PDF-ko menua dokumentuaren goiko aldean zabaltzen. Bi menu hauek ez dira nahasi behar. Adibidez, dokumentu bat METAPOSTAKO aplikazioaren karpeta zehatz batera mugitu nahi izanez gero, ezin da goiko aldean dagoen menuaren gordetzeko aukerarekin egin, Adobe Acrobat PDF-ko menua delako.
Aplikazioaren erabilpenean gehiago sakontzeko, METAPOSTAren gidaliburua kontsulta dezakezu.