Amvisak METAPOSTAren bidez bidaltzen ditu bere fakturak

Amvisak METAPOSTAren bidez bidaltzen ditu bere fakturak

02/Aug/2011

Mon, 02/12/2018
2011ko abuztuak 02

Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA), METAPOSTAren bidez bidaltzen ditu jada bere fakturak, ekainaren bukaeran enpresa bien arteko sistema informatikoen integrazio lanak bukatu ostean. Hemendik aurrera, udal enpresa pribatu honek kudeatzen dituen 117.000 ur-kontagailu inguruen jabeek, haien hiru hileko ordainagiriak METAPOSTAko postontzi pertsonaletan jaso ahal izango dituzte.

Amvisaren xedea da uren ziklo integralaren zerbitzu publikoa eskaintzea Gasteiz eta aldameneko herrietan. Udal-sozietatea horniketa lanak (edateko ura atera, bildu, edateko on bihurtu eta banatzea) eta saneamendu lanak (ur zikinak bildu, estolderiaren bidez garraiatu, araztu eta berrerabiltzea, baita sortutako lohiak eta hondakinak tratatzea ere) egiteaz arduratzen da. Ziklo oso honetan, azken urteetatik aurrera Amvisak ingurumenaren babesaren alde lan egin du, ur eralketa ekiditeko gizartea kontzientziatzen, eta sarea matxurarik gabe mantentzen. Modu honetan, 1980an 490 litro biztanleko kontsumitzetik, 2010ean erdia kontsumitzera pasatuz.

Fakturak METAPOSTAren bidez bidaltzea, Amvisa bereizten duen ingurumena defendatzeko politika honetara gehitzen da. Haien 117.000 bezeroen urteroko fakturen bidalketa-kostua 200.000 eurotan balioetsi da, 5,6 paper tonetako gastuan. Amvisak bere bezero guztiak fakturak METAPOSTAren bidez jasotzea lortuko balu, sozietateak 160.000 euro aurreztuko lituzke urtero, gaur eguneko %80a baino gehiago.

Laster, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Txingudiko Zerbitzuak euskal ur-partzuergo handiek ere bidaliko dituzte haien fakturak METAPOSTAren bidez.