Postontzi digital berriaren alta
METAPOSTAN alta emateko, honako modu hauetako bat erabil dezakezu.
KZgunea
On-line bankua
Ziurtagiri digitala (*)
Ziurtagiri digitalarekin alta emateko, sakatu "NIRE POSTONTZIRAKO SARBIDEA" botoia, goian eta eskuinaldean, eta, atal horren barruan, hautatu "Ziurtagiri digitalarekin" .
METAPOSTAN aitortutako sinadura elektronikoko ziurtagiriak honako hauek dira:
- NAN elektronikoa
- IZENPEren ziurtagiriak
- CAMERFIRMAren ziurtagiriak
- Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (CERES)
- Osakidetzaren eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen ziurtagiri korporatiboak.
- ACA Abokatutzaren Agintaritza Ziurtagiri-emailearen ziurtagiriak.
(*) "Idazki Desktop" Izenperen sinadura-tresna instalatuta eduki behar duzu. Informazio gehiago.