Zer dio 25/2013 faktura elektronikoa sustatzeko legeak?

Zer dio 25/2013 faktura elektronikoa sustatzeko legeak?

  • Faktura elektronikoari buruzko araudia:

Fakturazio elektronikoa sustatzeko 25/2013 Legea.

Fakturazioa egitean bete beharreko betekizunak arautzen dituen 1619/2012 Araudia.

2015eko urtarrilaren 15etik aurrera...

  • Sektore publikoaren hornitzaileek fakturazio elektronikoa erabiltzeko beharra dute Administrazioarekin (fakturak 5.000 eurotara heltzen ez badira Administrazioak kanpoan utzi ahal dituzte faktura horiek).

  • Sektore pribatuan enpresa batzuk fakturak elektronikoki bidali behar izango dituzte horrela eskatzen dituzten enpresa edo pertsonei. Sektoreak hurrengoak dira:

    • Finantza-zerbitzuak.
    • Ur, gas eta elektrizitate-konpainiak.
    • Telekomunikazioak.
    • Bidaia-agentziak (kontratazioa elektronikoki egin denean).
    • Bidaiarientzako garraio-zerbitzuak (kontratazioa elektronikoki egin denean).
    • Txikizkako salmenta (kontratazioa elektronikoki egin denean).

Zer da faktura elektronikoa?

“Araudi honetan ezartzen diren neurrien arabera eta formatu elektronikoan igortzen eta jasotzen den faktura elektronikoa izango da. Faktura elektronikoki igortzeko hartzaileak bere baimena eman beharko du”, 1619/2012 Errege Dekretua.

Nola gorde beharko dira faktura elektronikoak?

Edukiak hurrengo hau bermatzen gorde beharko dira:

  • Jatorriaren egiazkotasuna.
  • Edukiaren osotasuna.
  • Irakurgarritasuna igortzen den momentutik eta kontserbatu behar epe osoan zehar.

Nahikoa da digitalki sinatzearekin?

Sinadura elektroniko aurreratuaren bidez sinatzen duena identifika daiteke eta datuak sinatu ostean egindako aldaketak detektatu ahal dira. Baina sinadura elektronikoa denboran zehar mugatua dago, beraz, ez da nahikoa izango fakturak digitalki gordetzearekin. Faktura elektronikoak ZAINTZA LEGALA izan beharko dute dokumentu elektronikoaren konfiantza-katea denboran zehar mantentzeko.